Pentsioek, % 30-40 behera? EAEko pentsiodunek ez dute inolako informaziorik
Azken egunotan WhatsAppen ibili izan den mezu baten arabera, eta COVID-19ak eragindako krisia tarteko, Espainiako Gobernuak asmoa omen du pentsioek % 30-40 murriztea. Euskal Autonomia Erkidegoko pentsiodunen elkarteek, baina, ez dute horren gaineko inolako informaziorik; hala azaldu dio eitb.eus-i Euskofederpenek, alegia, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Jubilatuen Lurralde Elkarteak.
Mezuak, halaber, ezohiko mobilizazioak egitea proposatzen du, horren harira; hain zuzen ere, manifestazioak ekainaren 29rako (Done Petri eguna da), uztailaren 7rako (San Fermin) eta uztailaren 18rako deitzen dituzte, testuan. Euskofederpenek ez du inolako deialdirik jaso.
Koronabirusaren harira sare sozialetan zabaltzen diren gezurretako informazioak antzemateko EiTBrekin elkarlanean ari den VOSTEuskadi elkarteak eman digu WhatsApp-eko mezu horren berri, #Koronabuloak ekimenaren barnean.
Zer dio WhatsApp-en bidez dabilen mezua?
Hain zuzen ere, ondorengoa dio mezuak:
"ADI, HAINBAT ETA HAINBAT URTEZ EGINDAKO AHALEGINEN ETA GIZARTE SEGURANTZARI EGINDAKO KOTIZAZIOEN TRUKEAN GURE PENTSIOA KOBRATZEN DUGUN ADINEKO PERTSONAK!
Ekonomia lur jota dago, eta Europar Batasunak mesfidantza du aukeratu dugun eta beraiek adostu duten desgobernu sozial-komunistaren aurrean. EB baldintzak eta bermeak ari da eskatzen, mailegurako edo erreskaterako, eta, besteak beste, funtzionario publiko guztientzako soldata-jaitsierak eskaini dituzte (beraiek kenduta, jakina), eta PENTSIODUNEI, bereziki. Zurrumurrua ari da zabaltzen (geure burua pixkanaka prestatzeko), eta murrizketa % 30-40koa izango omen da (Grezian bezala). Ezin dugu onartu, eta geldiarazi behar dugu, bestela berandu ibiliko gara… Bizitza osoa lanean eman dugu, bai eta kotizatzen ere, baina orain hau ezarri nahi digute… Zabaldu, jendeak jakin dezan, eta geldiaraz dezagun. BERBIDALI PENTSIODUN GUZTIEI EDO ETORKIZUNEKO PENTSIODUNEI.
OHARRA: Mezu hau zentsuratuta zegoen, eta pertsona bakar bati bidaltzeko aukera ematen zuten. Nik kopiatu dut, eta oharretan itsatsi, eta izenburua pixka bat aldatu, inor ez konturatzeko eta zabaldu ahal izateko, bosna mezutako bidalketetan… Egin gauza bera, zentsurak arazorik ematekotan. Besarkada bat.
Eta ahal dugunean, legezko manifestazioa egin genezake, osasun-arreta guztiekin. Espainiako herri eta hiriburu guztietako Udaletxeetan egin genezake… ZER IRUDITZEN ZAIZUE ekainaren 29an, Done Petri eguna da), uztailaren 7an (San Fermin eguna) eta uztailaren 18an egitea?".
EAEko pentsiodunen elkarteek ez dute inolako informaziorik
Horren harira, eitb.eus-ek Euskofederpenekin hitz egin du, hau da, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Jubilatuen Lurralde Elkartearekin; Elkartearen iturriek esan dutenez, ez dute Espainiako Gobernuaren balizko asmoaren gaineko informaziorik.
Horrez gain, ez dute deialdirik jaso, ekainaren 29an, uztailaren 7an, eta uztailaren 18an ezohiko mobilizaziorik egiteko.
Euskofederpenek nabarmendu duenez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteek ere ez dute inolako informaziorik edo abisurik jaso.
Mezua berbidaltzeko zentsurarik ez dago
Esan dugunez, mezuak zurrumurruak ditu hizpide; hala ere, ez da egia WhatsApp-en bidez berbidaltzeko zentsurarik duenik. Mezuak hori dio, "OHARRA" atalean, baina ez da horrela.
Kontua da WhatsAppek muga berria ezarri duela hainbat aldiz birbidalitako mezuentzat, eta, apiriletik, txat edo talde bakoitzeko behin baino ezin dira zabaldu horiek, gehiegizko birbidalketak eta desinformazioa saihesteko.
Maldita.es web orriak (#Koronabuloak ekimenean EiTB horrekin ere dabil lanean), Maldito Bulo atalean, muga hori izan zuen hizpide, albiste honetan.
#Koronabuloak ekimenean, gure erabiltzaileak 600 900 454 zenbakira ari dira abisuak bidaltzen, alegia, ekimenaren WhatsAppera. Halaber, Euskal Irrati Telebista, VOSTEuskadiz eta Maldita.es atariaz gain, Eva Caballerok Radio Euskadin duen La Mecánica del Caracol dibulgazio-saioko komunitate zientifikoarekin ari da elkarlanean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.