Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu maskara ez eramateagatik

Zigor guztiak maskararik gabe autoan zihoazenentzat izan dira. Guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.
Ordiziako Udalaren informazio-kartel bat. Argazkia: EFE

Ordiziako Udaltzaingoak 11 isun jarri ditu ostegun honetan maskara ez eramateagatik, segurtasun tartea bete ala ez, babes elementu hori eramateko beharra indarrean sartu den lehen egunean.

Udalerri horretako Udalak jakinarazi duenez, gaur arte 11 isun jarri dizkiete autoz maskararik gabe bidaiatzen ari zirenei, eta, guztira, 58 positibo zenbatu dituzte, horietatik erdiak udalerrian bizi dira.

EH Bilduk zuzentzen duen Udalak gogorarazi duenez, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da eta "oinezkoei ere zigorrak ezarriko zaizkie". "Guztiok arduraz joka dezagun", gaineratu du Udalak.

Agerraldi hori herriko gaueko aisialdiko kale baten inguruan detektatu zen joan den asteburuan, eta, horren ondorioz, Osasun Sailak murrizketak ezarri ditu herri horretan; besteak beste, etxetik irtetean maskara eraman behar izatea uneoro, eta ostalaritzako edukiera murriztea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Albiste gehiago gizartea

elkartasun zapia  palestina
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Elkartasun zapia”, Gazako herriari elkartasuna adierazteko kanpaina

Gernika-Palestina herri ekimenak “Elkartasun zapia” udako kanpaina aurkeztu du gaur Gasteizen. Zapia jaietan erabiltzeko proposatu dute, Gazako herriari elkartasuna adierazteko. Hiri eta herrietako jai eragile askorekin elkarlanean, Gernika-Palestinak gazatarren aldeko aldarrikapena jai guztietan presente egotea nahi du.

incendio vitoria-gasteiz lea dron drone
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak

Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.

VITORIA, 20/06/2025.- Un incendio ocurrido este viernes en la fábrica del productos de higinene personal LEA, en Vitoria, ha causado llamaradas de varios metros de altura y una densa columna de humo que es visible desde toda la ciudad. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sutea piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea

Sute handia piztu da Gasteizko LEA lantegian, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko leihoak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.

Gehiago kargatu