WhatsApp
Gorde
Kendu nire zerrendatik

WhatsApp-ek konexio-arazoak ditu mundu-mailan

Arazo nagusiak Erdialdeko Europan eta Latinoamerikan daude.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

WhatsApp bat-bateko mezularitza-aplikazioak konexio-arazoak ditu mundu-mailan, astearte honetako gauean. Arazo nagusiak Erdialdeko Europan eta Latinoamerikan daude; gauerdian, hori bai, Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko eta mendebaldeko kostaldeetan ere atzeman dituzte.

Euskal Herrian, matxurak eragina izan du; izan ere, Espainiako Estatu osoan ere izan dira arazoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X