VERTER recycling
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zaldibarko zabortegiko arduradunak Durangoko epailearen esku utzi dituzte

13:00ean hasi dira deklaratzen epailearen aurrean, Ertzaintzaren polizia-txostena eta argiketa irakurri ostean.
18:00 - 20:00
Zaldibarreko zabortegiagatik atxilotutako hiru pertsonek komisaldegian jarraitzen dute

Zaldibarko (Bizkaia) zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling 2002 enpresako hiru arduradunak epailearen esku jarri dituzte Durangon (Bizkaia), eta 13:00etan hasi zaie epailea deklarazioa hartzen, Ertzaintzaren polizia-txostena eta argiketa irakurri ostean.

Jose Ignacio Barinaga jabea, Arrate Bilbao enpresaren administratzaile bakarra, eta Juan Etxebarria zuzendari teknikoa komisarian egon dira astearte honetako eguerditik, atxilotu zituztenetik, gaur 10:00ak arte.

Hirurak ikertzen ari dira, otsailaren 6an zabortegian izan zen luiziaren harira ustez egindako lan eta ingurugiro delituengatik.

Atxilotuak Durangoko Epaitegietara eraman dituzte Eibarko ertzain-etxetik, bertan izapideak egiteko 48 ordu inguru egon ostean.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak esan du ez dutela atxiloketarik agindu

EAEko Justizia Auzitegi Nagusitik argitu zuenez, langileen bizitzaren eta osasunaren aurkako ustezko delituagatik eta ingurumenaren aurkako ustezko delituagatik prozedurak bideratzen dituzten bi epaitegietako batek ere ez zituen atxilotzeko agindu horiek eman, eta, beraz, ez dituzte hiru atxilotuen kargu egin epailearen esku utzi arte.

Atxiloketa horiek "polizia operazio hutsa" dira, iturri berberek berretsi zutenez.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek adierazi zutenez, "epaileak agintzen duenaren zain" zeuden atxilotuak.

Verter Recyclingek dio legez kanpo atxilotu zituztela

Ildo horretan, Verter Recyclingek ziurtatu zuenez, "zuzenbidearen aurka" eta, beraz, "legez kanpo" atxilotu zituzten atzo enpresaren jabea, lantegiko gerentea eta hirugarren arduradun bat.

Durangoko epaileak ez zuen inolako agindurik eman

Zaldibarko zabortegian izandako ustezko lan delitu bat ikertzen ari den Durangoko (Bizkaia) instrukzio epaitegiko eta lehen auzialdiko epaileak esan zuen ez zuela "inolako atxilotze agindurik" eman Verter Recycling enpresako arduradunen aurka.

Ohar batean azaldu zuenez, "Polizia-eremuan soilik sartzen den operazioa da".

"Gertakariak argitzeko instrukzio eginbideak egitea erabaki duen epaitegi honek ez du atxilotzeko agindurik eman", esan zuen. "Durangoko 1 zenbakiko epaitegiak hartuko du atxilotuen ardura, epailearen esku uzten dituztenean", gaineratu zuen.

Segurtasun Sailaren azalpena

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, "Zaldibarko zabortegiko lerradurari buruzko ikerketak egiten ari den Ertzaintzako Polizia Judizialak ikerketaren aurrerapenen berri eman zien Epaitegi eskudunei eta Fiskaltzei, eta ikertutako ustezko delituen ustezko egileak atxilotzea proposatu zuen".

Hala, "asteartean atxilotu zituzten, eta Epaitegi eskudunek eta Ministerio Fiskalak horren berri izan zuten, atxilotuak Eibarko ertzain-etxera eramateko baimena eman baitzuten, bai eta beharrezko miaketak egiteko ere".

Azkenik, Segurtasun Sailak jakinarazi du atxilotuak epailearen esku geratuko direla, "beharrezko argibideak egin ondoren".

Erantzukizun politikoak

Zaldibar Argitu plataformaren ustez, atxiloketak albiste ona dira, gertatutakoa argitzeko bidean aurrerapausoa delako. Hala ere, oraindik bidea egiteko dagoela uste dute.

Jokin Bergara Zaldibar Argitu plataformaren bozeramaileak hitz egin du Euskadi Irratiarentzat: "Albiste ona da. Sei hilabete igaro dira zabortegia behera etorri zenetik, berandu da, baina badirudi zerbait mugitzen ari dela. Azpimarratu nahi dugu, hala ere, erantzukizun pribatuak ez ezik politikoak ere badaudela, eta horietan ez dela eman urratsik txikiena ere".

Beraz, erantzukizun pribatuak eta politikoak eskatu ditu, eta azpimarratu du Iñaki Arriola jarduneko Ingurumen sailburua ezin dela negoziatzen ari den Eusko Jaurlaritza berriko kide izan.

Oposizioak azalpenak eskatu dizkio Jaurlaritzari

EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk uste dute jarduneko Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu behar dituela gertatutakoaren gaineko erantzukizunak, eta popularrek berretsi egin dute hurrengo legealdian Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat eratzeko aukera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X