Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

67 urteko gizon bat larri zauritu da Mungian, traktorea iraulita

Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da Atxuri auzoan. Biktima harrapaturik geratu da. Suhiltzaileek erreskatatu ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroan.
67 urteko gizon bat larri zauritu da Mungian, traktorea iraulita. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

67 urteko gizon bat larri zauritu da arratsaldean, Mungian (Bizkaia), traktorea iraulita, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez. Istripua Atxuri auzoan gertatu da. Konkretuki, ibilgailuak biktimaren hankak harrapatu ditu.

Ezbeharra 13:00ak aldera gertatu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira, zauritua traktore azpitik ateratzeko.

Suhiltzaileek erreskatatu ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman dute larri helikopteroan.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu