Garitano: "Neurri murriztaileak gutxi dira eta koadro larriagoak iritsiko dira"
Ignacio Garitano Euskadiko covid-19aren Pandemia Zaintzeko eta Kontrolatzeko Planaren koordinatzaileak adierazi duenez, "osasunaren ikuspuntutik, ezarritako neurri murriztaileak gutxi dira, zalantzarik gabe", eta, horren esanetan, "denbora kontua da lehen ikusi den gauza berera iristea", "koadro gero eta larriagoekin" eta, "logikoa denez, icebergaren puntarekin, heriotzekin".
Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, "bigarren olatuan murgilduta" gaudela eta "uda" dela nabarmendu du medikuak.
Garitanoren hitzetan, agerraldiak espero ziren, "gaixotasun honen historia naturala delako", "nahiko kutsakorra eta jende gehienaren artean nahiko arina delako"; beraz, "kutsatu egiten zara eta ia ez zara konturatzen eta kutsatzen jarraitzen duzu". "Gaixotasun honen arrakasta da oso arina eta kutsatzeko erraza dela", erantsi du.
Agerraldi berriak izateko arrazoiei dagokienez, Euskadiko covid-19aren Pandemia Zaintzeko eta Kontrolatzeko Planaren koordinatzaileak esan du egoera hizpide dugun eremu geografikoaren araberakoa dela, baina, oro har, "guztien nahasketa" dela; horren aburuz, "mundu guztiak ez ditu etxeko lanak ondo egin" eta "bigarren olaturako prestakuntza nahiko desberdina da" lurraldearen arabera.
Mediku arabarrak adierazi duenez, herritarrak "bizimodu normala egiten saiatu dira, gaixotasunik ez balego bezala", eta hori "akats izugarria da", "egoera aldatu arte beste modu batera bizitzera ohitu behar baitugu".
Garitanoren esanetan, "udako bizimodu atsegina izan daiteke terraza batean zerbait hartuz, arrisku egoeretan sartu gabe eta besteen bizitza arriskuan jarri gabe". "Udan bizitza atsegina izatea posible da pandemiarekin ere", gaineratu du.
Covid-19aren Pandemia Zaintzeko eta Kontrolatzeko Planaren koordinatzailearen ustez, "osasunaren ikuspuntutik, ezarritako neurri murriztaileak gutxi dira, zalantzarik gabe". "Gertatzen dena da medikuak ez garela bakarrik bizi gizartean, sektore askok ere beren etekin ekonomikoa izan behar dute, eta hau interesen arteko borroka da", azaldu du.
Hartutako neurriekin bat datorrela adierazi ostean, "mediku batek ezin du herrialde bat eraman eta aholkuak ematen dituen teknikaria dela esan", adierazi du. "Osasuna gauzarik garrantzitsuenetako bat da, garrantzitsuena ez bada, baina sostengu ekonomikoa ere oso garrantzitsua da", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.