ZUBEROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Holzarteko zubia ixtea erabaki du Larraineko auzapezak

Uztailaren 31n emakume bat hil zen Kakuetako arroilan izandako luizian. Istripuaren ondotik abiatutako ikerketak Holzarteko zubia ere ez dela segurua ondorioztatu du.
Holzarte zubia, Larrainen. Argazkia: @euskalirratiak
Holzarte zubia, Larrainen. Argazkia: @euskalirratiak

Ehujarrek, Kakuetak eta Holtzartek Pirinioetako pasabide historikoa osatzen dute Zuberoako hego-ekialdean. Ehunka bisitari hartzen dituzte urtero Euskal Herriko haitzarte ikusgarri eta sakonek, garai batean artzainek, erromesek eta mugaren bi aldeetako bidaiariek erabilitako pasabide sekretuak ezagutu nahian. Uztailaren 31n, baina, 31 urteko emakume bat hil zen Kakuetako arroilan, luizi baten ondorioz. Istripu berean, bikote bat eta haur bat ere zauritu ziren luizian eroritako harriek kolpatuta.

Ezbeharraren ondotik abiatutako ikerketak argi utzi du ibilbide horretan dagoen Holtzarteko zubia ez dagoela baldintza onean eta Jean-Dominique Iriart Larraineko auzapezak Holzarteko zubia eta horra joateko bidea ixtea erabaki du.

Euskal Irratiak sareak eman duen elkarrizketan, Iriartek adierazi du baldintza txarretan dela zubia eta Udalak ez duela baliabiderik segurtasun maila bermatzeko. Aurrez ere segurtasun baldintzak betetzeko zuten ezintasuna adierazia zuen Euskadi Irratian egin zioten elkarrizketa batean.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X