Iparraldean maskararekin itzuliko dira klasera, neurri gehiago ezartzea baztertu gabe
Ipar Euskal Herriko ikasleek datorren asteartean, irailaren 1ean, hasiko dituzte eskolak, aurreikusita zegoen bezala. Dena dela, ezohiko ikasturte hasiera honetan, 11 urte baino gehiago dituzten pertsona guztiek maskara jarri beharko dute, derrigorrez. Gainera, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, neurri gehiago aurreikusten dituen protokolo bat prestatu dute agintariek.
"Eskolak ez dira osasun arloko krisi honetatik salbu egongo. Horregatik ez dut ikasturte berriko hasiera atzeratu nahi izan. Maiatzeko eta ekaineko esperientzia baliatuko dugu", adierazi du Jean-Michel Blanquer Frantziako Hezkuntza ministroak hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Horrela, Ipar Euskal Herrian ez dute itzulera mailakatua egingo, baina gaitza zabaltzea saihesteko prebentzio-neurriak indartu dituzte. Hala, irakasle guztiek maskarak eraman beharko dituzte, haurtzaindegietako zein haur eskoletako irakasleek barne, orain arte betebehar horretatik salbuetsita zeuden arren.
Protokolo horrek Frantziako Gobernuak ezarritako oinarrizko osasun neurriak jasotzen ditu, hala nola eskuak maiz garbitzea eta ikasgela zein espazio irekiak maiz garbitzea eta aireztatzea. Dena dela, maskarak ez dituzte doan banatuko.
Gainera, ikasleak eta irakasleak distantzia fisikoa errespetatzen saiatu beharko dira, baina ez da derrigorrezkoa izango hura mantentzea ezinezkoa denean edo klase bateko ikasle guztiak hartzeko oztopoa denean.
Ikasgela batean konfinamendu mugatuak edo behin-behineko itxierak ezartzen badira, ikasturtea telematikoki jarraitu ahal izateko sistema prest dute jada, online jarraitu ahalko dituzten ehunka klaserekin. Gainera, eskolaz kanpoko klaseak eskainiko dizkiete ikasleei, astean hiru ordu inguru.
Protokoloa uztailean prestatu zuten, baina agintariek diote ez dagoela zaharkituta, egoerak okerrera eginez gero neurri zorrotzagoak aurreikusten dituelako. Dena dela, oraingoz ez dituzte neurri horiek publiko egin, egoera epidemikoak ez duelako halakorik eskatzen.
Dena dela, irakasleen sindikatuak ez datoz bat Frantziako Gobernuak ikasturtearen hasierarako ezarri dituen prebentzio-neurriekin, haien ustez, oraindik jorratu gabe dauden arlo asko baitaude, jantokien kasua, esaterako (horientzat ez dago araurik, gomendioak baizik).
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.