Desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon

Desagertutakoa 1,65 metro luze da, eta argala. Praka bakeroak eta kamiseta zuria zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean. Errumanian egon daiteke.
Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon
Uztailetik desagertuta dagoen 16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon. Argazkia: VOST Euskadi

Uztailaren 29an Bilbon desagertutako 16 urteko neska baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, VOST Euskadi larrialdietako boluntario digitalen elkarteak sare sozialetan zabaldutako mezu batean jakinarazi duenez.

Praka bakeroak eta kamiseta zuria zeramatzan jantzita Giovana Dobrek azken aldiz ikusi zutenean. 1,65 metro luze da, eta argala. Gainera, ilehoria da eta begi marroiak ditu.

Sare sozialetan zabaldutako mezuan, adin txikikoa Errumanian egon daitekeela adierazi du VOST Euskadik.

Hori dela eta, horren berri izanez gero, SOS Deiak-en 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute larrialdietarako zerbitzuek.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X