EAEko trafikoa % 12 murriztu da udan, baina 2019an baino 4 hildako gehiago utzi ditu
Guztira 10 pertsona hil dira euskal errepideetan uztaila eta abuztua bitartean, iaz baino 4 gehiago, nahiz eta EAEn trafikoa % 12 murriztu den koronabirusaren pandemiak eraginda, izan ere, auto-ilara gutxiago izan dira nazioarteko trafikoaren beherakadaren ondorioz eta barne joan-etorri gehiago.
Segurtasun Sailak "udako irteera-itzulera operazio bereziak" izandako emaitzen balantzea egin du astearte honetan; izan ere, aurten ez da arazo handirik izan, Marokok ezarritako lurreko muga itxi egin delako eta COVID-19aren pandemiaren ondorioz "itsasarteko pasabidea" bertan behera utzi zutelako. Horrela, nabarmen murriztu da Euskadi udan zeharkatu ohi duen nazioarteko trafikoa.
Batez ere, barneko eta mugakide diren beste erkidego batzuetara egindako bidaiak jaso ditu EAEko errepide-sareak, hala nola Errioxara, Nafarroara, Kantabriara, Burgosera eta Frantzia aldera. Horrenbestez, auto-ilarak sortu dira, batez ere, A-8 errepidean, Kantabriarako noranzkoan, eta, noizean behin, Biriatuko mugan, kamioien joan-etorriak direla eta.
"Orokorrean, aurrekaririk gabeko udako irteera-itzulera operazioa izan da, aurreko urteetan baino auto-ilara gutxiago eta arinagoa", azaldu du Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak.
Iraileko datuen erregistroaren faltan, uztailean % 11,2 eta abuztuan % 12,3 jaitsi da trafikoa, aurreko urteko epe bereko datuekin alderatuta.
Hala ere, 10 pertsona hil dira EAEko errepide sarean azken bi hilabeteetan: 4 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan (Araban ez da inor hil). Iaz guztira 6 pertsona hil ziren EAEko errepideetan izandako trafiko-istripuetan.
Udan hildako 10 pertsonetatik 4 motozaleak ziren. Gainera, 80 pertsona larri zauritu dira, 2019an baino % 16 gehiago.
Guztira izandako istripuen kopurua % 11 murriztu da udan, aurreko urteko datuekin alderatuta. Guztira 1.180 istripu izan dira: 454 Bizkaian, 474 Gipuzkoan eta 252 Araban.
Aurten, 30 pertsona hil dira zirkulazio-istripuetan: 4 Araban, 12 Bizkaian eta 14 Gipuzkoan.
Istripuak murrizteko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak kanpaina bat abiarazi du, "Berriro atera", gidatzeko ardura eskatzen duena, mugikortasun-murrizketen aldi baten ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.