Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8a itxi dute, Donostia parean, kamioi batek izandako matxuragatik

Autobidearen 19. kilometroan gertatu da ezbeharra. Antza denez, kamioiari erregai-tanga puskatu zaio, eta gasolioz bete du errepidea. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.
AP-8a itxi dute, Donostia parean, kamioi batek izandako matxuragatik
AP-8a itxi dute, Donostia parean, kamioi batek izandako matxuragatik

07:30ean kamioi batek matxura izan ondoren, AP-8 autobidea itxi behar izan dute, Donostia parean, Bilbora bidean, Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Autobide horren 19. kilometroan izan da gertaera. Antza denez, kamioiari erregai-tanga puskatu zaio, eta gasolioz bete du errepidea.

Suhiltzaileak eta garabi bat ibilgailuak matxura izan duen tokira bertaratu dira, eta 07:50ean autobidea itxi dute. Horren aurrean, GI-20 errepidetik bideratu dute trafikoa.

Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X