Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugitu! Mugimenduko zazpi lagun atxilotu dituzte AHTren aurkako protesta bategatik

Mugimenduak salatu du polizia-operazioa neurrigabea izan dela eta gogora ekarri du protesta baketsua izan zela. Komisarian deklaratu ostean aske geratu dira.
AHTren obrak sinbolikoki bertan behera utzi zituzten protesta baketsu batean.
AHTren obrak sinbolikoki bertan behera utzi zituzten protesta baketsu batean. Argazkia: @Ekinklik

Poliziak Mugitu! Mugimenduko zazpi kide atxilotu ditu gaur goizean Nafarroan, joan den abuztuaren 13an, Villafranca eta Azkoien artean, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako protesta batean parte hartu zutela egotzita.  

Kolektiboak ohar batean gogora ekarri du ekintza baketsua izan zela eta obrak bertan behera geratzen zirela irudikatu zuten, mozorrotuta eta makinetan pegatinak jarrita.

Atxilotuak aske geratu dira komisarian deklaratu ostean, baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak ohartarazi du operazioak irekita segitzen duela.

Bost lagun euren etxeetan atxilotu dituzte, eta beste biak polizia-etxera joan dira, atxiloketa ekiditeko, beren abokatuak lagunduta. Beste pertsona bat ere atzeman nahi izan dute, baina atzerrian dago eta atxiloketa ez da gauzatu.  

Horrez gain, protesta jarraitzen ari ziren bi kazetari ikerketapean daudela jakinarazi dute. Atxilotuei funtzio publikoen usurpatzea, dokumentuak faltsutzea eta mehatxuak egitea leporatzen diete.

Mugitu! Mugimenduak salatu du polizia-operazioa neurrigabea izan dela: "30 polizia joan dira obraren amaiera irudikatu besterik egin ez zuten pertsona batzuk atxilotzera".

"Jakinarazpen bat bidaltzea nahikoa zen, eta epailearen aurrean deklaratuko zuten. Operazio honek iraganeko garaiak ekarri dizkigu gogora", azpimarratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X