Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pintaketak egin dituzte berriro 'Pikara Magazine' aldizkariaren aurka

"Irainak ez dira soilik mugimendu feministaren kontrakoak, prentsa askatasunari ere eraso egiten diote", salatu du aldizkariak.
Pintaketak egin dituzte berriro 'Pikara Magazine' aldizkariaren aurka
Pintaketak egin dituzte berriro 'Pikara Magazine' aldizkariaren aurka. Argazkia: 'Pikara Magazine'

Pikara Magazine aldizkariak sare sozialen bitartez salatu du pintaketa matxistak egin dizkietela, berriro ere, Bilbon duten lokaletako batean. Urtebetean jasan duten laugarren eraso matxista da gaurkoa.

Kasu honetan, "La violencia no tiene género" (Indarkeriak ez dauka generorik) eta "Putas de Soros" idatzi dute erasotzaileek. Gainera, "Charos" pintaketa ere irakur daiteke lokal horretako leihoetako batean. Aldizkariak berak zehaztu duenez, "feminitatearen aginduak betetzen ez duten emakumeak iraindu nahi dituzte Charos mespretxuzko terminoarekin".

Pintaketa guztiak igandetik astelehenera doan gauean egin dituzte, eta ez ditu inork sinatu.

"Irainak ez dira soilik mugimendu feministaren kontrakoak, prentsa askatasunari ere eraso egiten diote", salatu du aldizkariak.

Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak publikoki salatu dute Pikara Magazine aldizkariaren aurkako pintaketak, eta adierazpen askatasunaren eta informazio askatasunez emateko eskubidearen aurkako erasoa izan dela azpimarratu dute.

"Informaziorako eskubidea herritarren oinarrizko eskubide bat da, eta komunikabideek mehatxurik gabe informatzeko eta iritzi publikoa sortzeko eskubidea dute", adierazi dute ohar batean.

Halaber, bi elkarteek Pikara Magazineko langileei babesa helarazi diete eta profesional horiek egiten duten lana errespetatzeko eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X