Guggenheim Museoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puppyk musukoa jantzi du

Momentuz musukoaren marrazkia ez da oso ondo ikusten, landatu berri diren landareek aste batzuk behar baitituzte loratzeko.
Puppy, musukoa jantzita
Puppy, musukoa jantzita

Guggenheim Bilbao Museoak itxura berria eman nahi izan dio atarian duen Puppy eskulturari, udazkeneko lore aldaketarekin, eta Jeff Koons artistaren lanak lorez egindako musukoa eramango du, pandemia egoeran "guztiok babestera animatzeko", museoko iturriek jakinarazi dutenez.

Momentuz musukoaren marrazkia ez da oso ondo ikusten, landatu berri diren landareek aste batzuk behar baitituzte loratzeko, eta orduan ikusi ahal izango da efektua bete-betean.

Jeff Koons-en hitzetan, "niretzat ohore handia da 'Puppy' musukoa jartzeak duen garrantzia helarazteko bitartekaria izatea covid-19ak eragindako pandemiaren garai honetan". Azaldu duenez, "bilbotar batek mezu bat helarazi zidan ea 'Puppy'-k musukoa jar zezakeen galdezka eta niri ideia mundiala iruditu zitzaidan".

"Eta asko pozten nau museoak ere horrela ulertu izanak. 'Puppy'-k, orain lore urdin eta zuriek osatutako musukoaz apainduta, munduari jakinaraziko dio musukoa eramatea guztiz garrantzitsua dela covid-19aren kutsatzea ekiditeko", adierazi du artista estatubatuarrak.

Bere iritziz, pandemian batak bestearen mesedetan egin dezakeen gauzarik garrantzitsuenen artean informazioa elkar banatzea dago, denon arten babesteko. "Nik uste 'Puppy'-k asko estimatzen duela ematen zaion maitasuna, eta horregatik oso pozik hartu du bere gain segurtasuna eta ongizatea erakustea Bilbo hiriari eta mundu osoari", gaineratudu.

Halaber, Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak adierazi du "oso egokia" iruditu zitzaiela museoaren jarraitzaile bilbotar batek egindako iradokizuna, "'Puppy'-k guztiongan pizten duen miresmena eta gertutasuna probestea herritarrak egoera zail honetan osasun agintariek emandako jarrraibideak jarraitzera animatzeko".

Ikurra

"Izan ere, 'Puppy', artelana izateaz gain, museoaren nahiz Bilboren ikur bihurtu da eta baikortasunarekin lotzen da. Are gehiago, arte garaikidea bere denboran errotuta dagoenez, eta hala izan behar du gainera, zentzu osoa du 'Puppy' hain ezaguna izanda gure burua eta ingurukoak babesteak duen garrantzia azpimarratzeko erabiltzea", azaldu du.

Guggenheim Bilbao Museoak sasoi honetan 'Puppy'-ri egiten dion lore aldaketaren abagunea hartu du berrikuntza egiteko. 1997an museoan instalatu zutenetik, 12,4 metroko West Highland Terrier bat irudikatzen duen eskulturari azaleko loreak urtean birritan aldatzen dizkiote, udaberrian eta udazkenean, urtaro berrira hobeto egokitu ahal izateko.

Udaberrian eta udan kolore askotako begoniak, baltsaminak, tageteak eta petuniak jartzen dizkiote Puppyri eta udazken eta neguan, berriz, pentsamenduak eta hotza hobeto jasaten duten antzeko loreak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X