Euskotrenek LABIri erantzun dio gaitasunaren ia % 100ean ematen ari dela zerbitzua
Jende pilaketak galarazteko LABIk garraio publikoa indartzeko egin duen eskaeraren aurrean, azpiegituren kudeatzaileek erantzun egin dute.
Hala, Euskotren sozietate publikoak adierazi du bere gaitasunaren ia %100 eskaintzen ari dela lanegunetako eguneko zerbitzuetan, hala trenetan nola Bilbo eta Gasteizko tranbietan. Une honetan, gaueko tren zerbitzua bakarrik dago mugatuta, azken irteerak 00:00etan egiten baitira beranduenera jota.
Euskotrenek jakinarazi duenez, garraio publikoaren sektorearen gainerakoan gertatzen den moduan, Euskotrenek bidaiarien beherakada nabarmena izan du pandemian, goizeko edo arratsaldeko ordu tarte jendetsuenetan bidaiari gehiago izaten diren arren.
Pandemia hasi zenetik, Euskotrenek etengabe monitorizatu du egoera bere garraiobideetan, beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak hartu ahal izateko, eta Larrialdiei Aurregiteko Bideak (LABI) igandean emandako argibideei jarraituz, ordu jendetsuenetako zerbitzua indartzeko bideragarritasun teknikoa aztertzen ari da.
Sozietate publikoak azaldu duenez, maiztasuna gehitzea eta ohiko ordutegiak aldatzea planteatzeko kontuan izan behar dira trenek eta tranbiek dituzten muga espezifikoak, hala nola azpiegituraren beraren gaitasuna, trafikoa arautzeko seinaleen sistema, segurtasun neurriak eta tren edo tranbia unitateen kopuru mugatua.
Garraio publikoko enpresek LABIk egindako gomendioei era koordinatuan erantzuteko asmoz, neurriak Euskadiko Garraio Agintaritzaren (EGA) Garraioa Koordinatzeko Mahaiaren bileran landuko dira. Bilera hori ostegunean egingo da, azaroaren 5ean.
Lurraldebusek % 80ra murriztu du edukiera
Lurraldebusek, Gipuzkoako Aldundiaren herri arteko garraio publikoak, zerbitzuaren eta maiztasunen % 100a eskaintzen duela hitzeman du, eta % 80ra murriztua duela ibilgailuen edukiera "jende pilaketak galarazteko".
Horixe azpimarratu du gaur Rafaela Romero Gipuzkoako Mugikortasun diputatuak, eta gogorarazi % 80ra murriztuta dagoela ibilgailuen edukiera ekainetik, deseskalatzetik hain zuzen ere.
Era berean, Romerok adierazi du konfinamenduaren ostean hasi zirela "oraingo aholkuak ezartzen", eta ospitaletara joateko zerbitzuak indartu zituela, eta gauekoa, kendu.
Gainera, Lurraldebusek kontrol zentro bat omen du ibilgailuen edukiera unean unean zein den jakiteko, eta horren aurrean neurriak hartzeko jende pilaketarik egon ez dadin.
Egungo eskaria, 2019koaren aldean, batez beste % 75ekoa dela aipatu du.
Metro Bilbaorentzat ez da bideragarria
Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko zuzendari gerenteak baieztatu du "teknikoki bideraezina" dela zerbitzua indartzea, LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku-batzordeak eskatutakoari erantzunez. "Trenen maiztasuna seinaleztapen sistemak mugatzen du batik bat, eta horrek segurtasuna bermatzen du gidatzeko orduan", azaldu du.
Langileen uniforme berria aurkezteko egindako agerraldian, eta garraio publikoaren maiztasuna areagotzeari buruz galdetuta, Metro Bilbaoko arduradunak esan du asteburuan % 35ekoa izan dela bidaiari kopurua, baina astea hasi eta batera % 62ra igo dela. Halere, azpimarratu du % 100eko zerbitzua ematen ari direla.
Arruabarrenaren esanetan, "teknikoki bideraezina" da zerbitzua indartzea. Esan bezala, trenen maiztasuna mugatua da, eta gehienez, ordu gorietan bi minutu eta erditik behin jarri ditzakete trenak.
Nolanahi dela, argi utzi du Bizkaiko hiriburuko metroak pandemiaren aurkako segurtasun neurri guztiak betetzen dituela: maskararen derrigorrezko erabilera, gel hidroalkoholikoa geltoki guztietan eta "garbiketa sakonak".
Era berean, nabarmendu du metroko joan-etorriak "laburrak" direla. "Gainera, normalean bidaiariak isilik doaz, eta lau minututik behin airearen % 100 berritzen dugu", bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroa egin duenean izan da, hain zuzen ere, gaueko 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsi diote, dantzan jarri baitira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.