KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizko Udalak 62.000 musuko baino gehiago banatuko ditu datozen hilabeteetan

Egoera zaurgarrian dauden familien artean egingo dute banaketa, hiriko 44 entitateren bitartez. Hilero banatuko dira maskarak: azaroan, abenduan eta urtarrilean.
Musuko banaketa, duela hilabete batzuk, Euskadin
Musuko banaketa, duela hilabete batzuk, Euskadin. Artxiboko argazkia: EFE

Gasteizko Udalak 62.000 musuko baino gehiago banatuko ditu datozen hilabeteetan egoera zaurgarrian dauden familien artean. Gaurtik aurrera egingo dute banaketa, hiriko 44 entitateren bitartez.

Hilero banatuko dituzte musukoak: azaroan, abenduan eta urtarrilean, 21.000 ale hileko.

COVID-19ari aurre egiteko Udalak abian jarritako kontingentzia planaren baitako ekimena da.

Zehazki, Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzak duela gutxi Gasteiz hiriari emandako maskarak dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X