Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Janssenen txertoaren lehen entsegu klinikoa baimendu dute Espainiako Estatuan

Beste zortzi estatutan ere frogatuko dute, tartean Frantziakoan. Guztira, 30.000
Lehen entsegu honetan bi dosi emango dituzte.
Lehen entsegu honetan bi dosi emango dituzte. Argazkia: EFE

Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak baimena eman du COVID-19aren kontrako Janssen konpainiaren (Johnson&Johnson multinazionalarena) txertoa frogatzeko, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Txertoa hirugarren fasean dago, eta beraz, entsegu klinikoa egitea da hurrengo pausoa. Espainiako Estatuan baimentzen den lehen entsegua da honakoa.

Espainiako Estatuan ez ezik, munduko beste zortzi estatutan ere, tartean Frantziakoan, frogatuko dute txertoa, 30.000 boluntariorekin.

Entseguak bi dosi aurreikusten ditu, eta Espainiako Estatuko bederatzi erietxetan gauzatuko dute. Eurei egokituko zaie boluntarioak biltzea. Aurrena, gaixotasun gabeko parte hartzaileak bilatuko dituzte. Ondoren, dena ondo bidean, eritasunen bat duten, eta COVID-19a hartuta, arrisku gehiago izan dezaketen pertsonak ere batuko zaizkio entseguari.

Parte hartzaileen % 20k 40 urte baino gutxiago izango dituzte, eta % 30ek, 60 baino gehiago. Prozesu guztian pertsona horien monitorizazio etengabea egingo dute, eta koronabirus kasuak identifikatuko dituzte. Hala, atariko analisiak egin ahalko dituzte bitarteko datuokin.

Estandar guztiak betetzen badira bakarrik merkaturatuko dute

Dena dela, Agentziak nabarmendu du entsegu klinikoak amaituta beharko duela datu guztiak bildu eta ondorioak ateratzeko.

Entseguak nahitaezkoak dira ikerketa bidean dauden txertoentzat. Prozesu horrekin frogatzen da txerto baten kalitatea, segurtasuna eta eraginkortasuna. Hori horrela, ondo aztertu eta probatu ostean, eta estandar guztiak betetzen badituzte bakarrik merkaturatuko dituzte.

Ad26.COV2.S izena du Janssenen txertoak, eta koronabirusaren S proteinaren aurrean —Spike ingeleseko hitzetik dator— erantzun immunologikoa sortzeko diseinatuta dago.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X