GRIPEAREN AURKAKO TXERTOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ia 500.000 lagunek jarri dute gripearen aurkako txertoa EAEn, iaz baino % 50 gehiagok

Kanpaina gutxienez 3 aste gehiago egongo da indarrean, eta txertoa lortu nahi duenak telefono bidez osasun-zentroarekin harremanetan jarri beharko du.
Pertsona bat gripearen aurkako txertoa jartzen.
Pertsona bat gripearen aurkako txertoa jartzen. Artxiboko argazkia: EFE

Gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren lehen 5 asteetan guztira 495.156 dosi eman dira arrisku-taldeen, osasun-langileen eta EAE osoko biztanleriaren artean. Datu horiei erreparatzen badiegu, kanpaina honetan iaz baino % 50 pertsona gehiago txertatu da.

Kanpaina honen helburua gripearen aurrean zaurgarrienak diren pertsonen osasuna zaintzea da, baita osasun kolektiboa ere, bereziki COVID-aren kutsatzea handia den garai honetan. Gripearen aurkako prebentzio neurririk onena txertoa da. Txertoa nahi duten pertsonek telefonoz jarri behar dute harremanetan osasun-zentroarekin, kanpaina gutxienez 3 astez egongo baita irekita.

Emandako dosiak

Guztira emandako txertoetatik, 479.014 Osakidetzak kudeatu ditu; gainerakoak Osalanen bidez utzi zaizkie prebentzio-zerbitzuei.

Orain arte, 357.841 pertsonak jaso dute gripearen aurkako txertoa; 65 urtetik gorakoek, gaixotasun kronikoak dituztenek eta haurdun dauden emakumeak. Gainera, arrisku-kolektiboko kide ez ziren 92.592 pertsonak jaso dute dosia. Bestalde, Osakidetzako langileen erdiek baino gehiagok txertoa hartu dute (20.848), eta Euskal Osasun Zerbitzutik kanpoko 8.033 osasun-profesionalek ere bai.

Gizartea kontzietziatzea

Gogoratu behar da, koronabirusaren kasuan bezala, gripearen aurkako kanpaina prebentzio eta higiene-ohitura oinarrizkoak sartzearen garrantziaz kontzientziatzen jarraitzeko beste aukera bat dela, hala nola eskuak maiz garbitzea, maskara erabiltzea eta urruntze soziala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X