Jaurlaritzak dio inzidentzia "oso azkar" ari dela jaisten, baina helburutik urrun
Ignacio Garitano Osakidetzaren eta Osasun Sailaren Zaintza eta Kontrol Programako koordinatzaileak adierazi du "oso azkar" ari dela jaisten inzidentzia tasa EAEn; azken 5 egunetan, egun bakoitzeko, 25 puntu jaitsi dela, 100.000 biztanleko 668 kasura arte.
Hala ere, "transmisioa oso altua" dela eta "helburuetatik urrun" daudenez, oraindik "prebentzio neurriei eutsi" behar zaiela azpimarratu du.
Ospitaleetako egoerak ere hobera egin omen du, izan ere, duela bi aste egunero batez beste 71 pertsona ospitaleratzen zituzten COVID-19agatik, eta orain 49koa da kopuru hori. ZIUen egoera, baina, "kezkagarria" omen da, 141 gaixorekin, oheen % 44 koronabirus gaixoek baitituzte.
Garitanok berretsi du egoera duela aste batzuk baino hobea dela, eta "ikusiko" dela zer gertatzen den datozen egunetan.
Lurraldeka, aipatu du "normala" dela kasu gehien izan dituztenetan, Bizkaian eta Gipuzkoan, beherakada nabarmenagoa izatea Araban baino, gorakadaren pareko beherakada izan ohi delako.
Albiste gehiago gizartea
Elkartasun kanoikada batek piztuko du larunbat honetan Donostiako Aste Nagusiaren metxa
Udaletxetik jaurtitako ohiko kanoikadak Elikagaien Bankua eta Amara Berriko Auzo Elkartea izango ditu protagonista aurten. Donostia Festak elkarteko ordezkariek prentsaurrekoa eskaini dute Aste Nagusiaren hasierari buruzko xehetasunak emateko.
Arantzazura eraman dituzte jada Donostian kalean bizitzen egon diren Maliko 50 migratzaileak
Gurutze Gorriak Oñatira eraman ditu gaua Donostian igarotzen zuten Maliko migratzaileak, aldi baterako ostatu batera. Amara auzoan kalean zeuden 50 afrikarrei Arantzazuko aterpean eman diete ostatu, asilo eskaria bideratu bitartean. Ostiral honetan eraman dituzte Amara Berri ikastetxe publikotik, Donostiako Kofradien plaza ondotik.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioak amaiera eman dio bere ibilbideari, enpresaburua hil eta 25 urtera
Gaur 25 urte bete dira ETAk Joxe Mari Korta enpresari zumaiarra hil zuenetik. Haren familiak eta lagunek omenaldi xume bat egingo diote Arroako hilerrian. Urteurren borobil honekin bat eginez, bukatutzat emango da berak ordezkatzen zituen balioetatik abiatuta sortutako fundazioaren lana.
Bidarten chikungunya bigarren kasu autoktonoa antzeman dute, tigre-eltxoek transmititzen duten gaixotasuna
Ipar Euskal Herriko autoritateek herria fumigatuko dute larunbat goizaldean, abuztuaren 9an, 03:00etan.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Atxuri auzoko eraikin bateko fatxadari su emateagatik
Suak ez du inor zauritu. Sutea telefono mugikor batekin grabatzen topatu dute inguru horretan atxilotutako gizona.
Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du euskararen aurkako epailerik dagoenik: "Asmakeria bat da"
Lan-eskaintza publiko batzuetan euskararen ezagutzaren inguruan ezarritako baldintzak aldatu dituzten azken epaiei dagokienez, Aner Uriarte Bilboko epaile dekanoak ukatu egin du justizia-administrazioan euskararen aurkako jarrera "hitzartua" egotea.
Gasteizko Mugimendu Feministak "intentsitate handiko" bi sexu-eraso salatu ditu ostegun gauean
Elkarretaratzea egingo dute larunbatean, 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan, azken erasoak salatzeaz gain, arreta erasotzaileengan jartzeko.
Neolitoko kanibalismoaren aztarna berriak aurkitu dituzte Atapuercan
Ikertzaile talde batek gutxienez 11 pertsonaren aztarnak aurkitu ditu Atapuercako aztarnategian. Azaldu dutenez, aztarnek 5.700 urte inguru dituzte, eta larrutu, hezurra eta haragia bereizi, kozinatu eta kontsumitu izanaren markak dituzte.
Atun gorria gizentzeko Getariako uretan Aztik eta Balfegok dituzten kaioletan lehenengo 50 hegalaburrak sartu dituzte
Hegalaburraren lehen 50 aleak Getariako gizentzeko itsas haztegiko bi kaioletan daude dagoeneko. Tunidoak sardina eta berdel izoztuekin elikatuko dituzte urriaren amaierara arte, eta hil horren amaieran sakrifikatuko dituzte. Hartuko dituzten kiloak gantza dira, atunaren haragian sartzen den koipea.
Donostiako Amara auzoan kalean bizi diren 50 pertsona migratzaileei Arantzazun ostatu emango diete
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Donostiako Udalarekin lankidetzan, aldi baterako ostatu bat prestatu du Oñatin.