KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi eta Nafarroa koordinatuta, zubian mugikortasuna kontrolatzeko

Kontrolak bide mota guztietan ezarriko dituzte, eta joan-etorriak eragiten dituzten egiaztagiriak eskatuko dira, covid-19aren hedapena saihesteko murrizketen barruan.
Foruzaingoak eta ertzainak aldi bereko trafiko-kontrola egiten ari dira ostiral honetan
Nafarroa eta Euskadi arteko aldi bereko trafiko-kontrola Endarlatsako zubian. Argazkia: EFE.

Ertzaintzak eta Nafarroako Foruzaingoak bi erkidegoen arteko joan-etorriak kontrolatzeko dispositiboak koordinatuko dituzte datorren jai-zubian, murrizketak baitaude covid-19aren hedapena saihesteko.

Bi gorpuek kontrol koordinatuak ezarriko dituzte errepide mugakideetan aldi berean, "krisi santiarioak eragindako mugikortasun murrizketak betetzen direla zaintzeko"; hori dela eta, gidariei euren joan-etorrien arrazoiak justifikatzeko eskatuko diete, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak eta Juan Carlos Zapico Foruzaingoaren buruak ostiral honetan aurkeztu dituzte dispositibo horiek, Endarlatsako zubian, Irunen, N-121-A errepidearen bidez Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen diren lekuan.

Bujandak azaldu duenez, kontrolak bide mota guztietan ezarriko dituzte, azkarrak eta bigarren mailakoak, aldi berean, asteartera arte joan-etorriak justifikatuta daudela eta Euskadin eta Nafarroan ezarritako salbuespenei erantzuten dietela kontrolatzeko.

Foruzaingoa eta Ertzaintza trafikoa kontrolatzen ari dira ostiral honetan. EFE.

Gabonekin zerikusia duten bestelako kontrolei dagokienez, Bujandak esan du Ertzaintza Eusko Jaurlaritzak datorren asteazkenean zehaztuko dituen neurrien zain dagoela, eta, azaldu duenez, "arauak zenbat eta gehiago zehaztu, orduan eta zalantza eta interpretazio gutxiago" izango dute segurtasun indarrek eta herritarrek.

Juan Carlos Zapikok, bere aldetik, mota horretako kontrol bateratuak "ohikoak" direla esan du, eta "herritar gehienek" zentzuz jokatzen dutela azpimarratu du, nahiz eta gutxiengo batek murrizketak hautsi nahi dituen.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X