Osasun Sailak 4.183 milioi euro izango ditu 2021ean, aurten baino % 6 gehiago
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 4.183 milioi euro izango ditu 2021ean, aurten baino % 6 gehiago, Exekutiboak prestatu duen aurrekontu-proiektuaren arabera.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aurkeztu ditu kontuak, Eusko Legebiltzarreko Ogasun eta Aurrekontu Batzordean.
Sagarduik zuzentzen duen departamentua da, beste urte batez, diru-sail handiena duena, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu osoaren herena, hain justu. Hartara, pertsona bakoitzeko osasun-gastu publikoa berriz ere igo da, 1.902 euro arte.
Pandemiaren aurkako borroka lehentasuna izanik, berariaz 185 milioi euro aurreikusi dituzte. Dirutza hori langile eta material sanitarioak indartzeko, inbertsioetarako eta covid-19aren txertaketak eragindako gastuetarako erabiliko da.
Halaber, sailburuak bereziki azpimarratu du lehen mailako arretaren arloa, legegintzaldi honetako esparru estrategikoan leku berezia hartu baitu. Hala, inbertsioa eta langile-kopurua handitu egingo dute datorren ekitaldian: 196 profesional gehiago izango ditu, eta 21 milioi euro bideratuko dituzte inbertsioetara, osasun zentroak eraberritzen eta hobetzen jarraitzeko, besteak beste.
Arreta soziosanitariora 30,7 milioi euro bideratuko dituzte 2021ean, eta Osasun Publikoak 24 milioi euroko aurrekontua izango du; aurreko ekitaldiaren aldean, % 6 igoko da.
Osasun Sailaren diru-sail handiena, beste ekitaldi batez, Osakidetzara bideratuko da: 3.216 milioi euro jasoko ditu, 2020an baino % 7,2 gehiago. Aurrekontu horretatik, 10 eurotik zazpi langile-gastuetara bideratuko dira, eta aurten % 7,4 igo da iazko aurrekontuarekin alderatuta. Gainera, 70 milioi euro inguru azpiegiturak modernizatu eta eguneratzeko inbertsioetara zuzenduko dira.
Berdintasun Sailak 29 milioi bideratuko ditu pandemiaren ondorioei aurre egiteko
Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 29 milioi eurotik gora bideratuko ditu pandemiak eragindako ondorio sozialei aurre egiteko. Hain zuzen ere, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak indartuko dituzte, eta horri eske 'Inor Atzean Utzi Gabe' funtsa luzatuko dute.
Beatriz Artozabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak datorren urteko aurrekontua aurkeztu du asteazken honetan. Guztira, 461,4 milioi euro izango ditu.
Horrenbestez, aurten baino 20 milioi euro gehiago (%13,5) izango du sail horrek 2021ean, koronabirusaren pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.