Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko eta Nafarroako mendate guztiak zabalik daude

Nafarroako bigarren mailako sarean bakarrik daude itxita errepide batzuk eta kateak behar dira.
Opakua mendatea
Opakuako mendatea. Argazkia: Zazpi Oreitia.

EAEko mendate guztiak irekita daude eta ez dira katerik behar, baina kontuz ibili behar da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hala, Aiurdin, Altube (AP-68), Andatzarrate (GI-2631), Azazeta (A-132), Barazar (N-240), Barrerilla (A-2521), Dima (BI-2543), Elosua (GI-3750), Etzegarate (N-1), Gasteizko mendatea (A-2124) eta Gatzaga (GI-3312) mendateetan kontuz ibiltzea gomendatu dute agintariek.

Astelehen honetako lehen orduan, elurra eta izotza direla eta, Opakua eta Urduña mendateak itxi behar izan dituzte, eta Herrera, Kurtzeta eta Zaldiaranen (Gasteiz), berriz, kateak besterik ezin ziren erabili.

Bestalde, Nafarroako errepide-sare nagusia erabat irekita dago, Leitzarango autobidean (A-15) Donostiarako zirkulazioa berrezarri ondoren. Errepide hori itxita egon 9:00ak arte kamioi bat gurutzatuta zegoelako, Areso parean, errepidean pilatutako elurraren ondorioz.

Bigarren mailako errepide sarean itxita daude elurragatik: NA-138 Iruñea-Frantzia (Alduides) 5. kilometrotik; NA-137 Burui - Isaba - Frantzia 55. kilometrotik; NA-1740 Irurita - Eugi 10. kilometrotik; NA-2011 Salazar - Frantzia 7. kilometrotik; eta NA-2012 Ochagavia - Irati 7. kilometrotik, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Gainera, neguko kateak edo pneumatikoak beharrezkoak dira sei errepidetan: Burgi eta Isaba lotzen dituena (NA-137) 45. kilometrotik aurrera, Garde eta Anson (NA-176) 8. kilometrotik, Olague eta Zubirin (NA-2520) 4. kilometrotik, Isaba eta Zuriza errepidean (NA-2000), eta Ochagavia- Irati (NA-2012) artean. Baita Aralarko San Migel mendatekoa ere (NA-7510) 6. kilometrotik.

Nafarroako Gobernuak zuhurtzia handiz gidatzeko gomendatu die gidariei, baldin eta Foru Erkidegoko iparraldeko errepideetan zirkulatu behar badute; izan ere, eguraldi txarra espero dute, eta horrek elur-prezipitazioak eragin ditzake datozen orduetan 500 metrotik gora (800-900 metrora igoko da pixkanaka).

Tenperatura baxuak ere erregistratu dira, errepidean izotz-plakak sortzea eragin dezaketenak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X