KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroak 88 covid-19 kasu berri atzeman ditu, eta % 10,6ra igo da positiboen tasa

Guztira 827 PCR eta antigeno proba egin zituzten igandean, eta horietatik 88k eman zuten positibo.
18:00 - 20:00
Osasunbideak aste honetan aztertuko ditu indarrean dauden neurri murriztaileak

Berriro ere, gora egin dute covid-19 kasuek Nafarroan. Hain zuzen ere, 88 positibo berri atzeman dituzte igandean, aurreko egunean baino 22 gehiago.

Guztira 827 PCR eta antigeno proba egin zituzten igandean, eta horietatik 88k eman zuten positibo. Horrek esan nahi du positiboen tasa % 10,6ra igo dela azken orduetan, Nafarroako Osasun Publiko eta laboraleko Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera.

Pandemiaren bilakaerari buruzko ikuspegi epidemiologikotik, ISPLNk dio atzo ez zela gaixotasun horrekin lotutako ospitaleratze berririk izan Foru Erkidegoan, ezta zainketa intentsiboetako unitateetan ere.

Era berean, atzo ez zen gaixotasun horren ondoriozko heriotzarik izan, baina aurreko egunetan bi hildako izan zirela jakinarazi dute, 38 eta 85 urteko bi gizon.

Iruñean eta bere eskualdean kasu positiboen % 55 erregistratu zituzten, Lizarran kasuen % 11, eta Tuteran kasuen % 8. Gainerako positiboak (% 26) Nafarroako beste zonalde batzuetan banatzen dira.

Azken egunean erregistratutako kasu berrien adin-tarteen araberako banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 eta 29 urte artekoak (% 31) eta 45 eta 59 urte artekoak (% 30) dira. Jarraian, 30 eta 44 urte bitartekoen taldea dago (% 16), eta 60 eta 75 urte bitartekoen taldea (% 9). Azkenik, 15 urtetik beherakoen eta 75 urtetik gorakoen taldeak daude, kutsatu berrien % 7, hurrenez hurren. Positibo berrien batez besteko adina 41 urtekoa da.

Ospitale-okupazioaren ikuspegitik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak jakinarazi duenez, ospitaleratzeen eta alten balantzearen ondoren, 126 pertsona daude ospitaleratuta covid-19arekin (atzo baino hiru gutxiago); horietatik 21 zainketa intentsiboetako unitateetan daude (atzo bezala), eta beste 30 etxeko ospitaleratzean (atzoko kopuru bera). Gainerakoak, 75 gaixo, gela arruntetan daude (atzo baino hiru gutxiago).

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatua, eguneroko txostenen arabera eta Osasun Ministerioaren datuekin hileroko doikuntza egin ondoren, 42.828 kasukoa da Nafarroan, eta heriotzen kopuru osoa 973koa da Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X