Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lurjausi batek lau ibilgailu kaltetu ditu A-8 autobidean, Bilbon

Luizia Errekalde auzoaren parean gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Ez da zauriturik izan, baina ilarak sortu dira.
Lurjausiak pilaketak eragin ditu A-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan.
Lurjausiak pilaketak eragin ditu Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Lurjausia izan da arratsalde honetan A-8 autobidean, Bilboko Errekalde auzoaren parean eta Donostiarako noranzkoan, eta lau ibilgailuk kalteak jasan dituzte.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra 18:05 inguruan gertatu da. Ez da zauriturik izan, baina Donostiarako noranzkoan errei bat itxita geratu da eta ilarak sortu dira. Ordubete geroago (19:30) pilaketak bere horretan daude.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X