18:00etara aurreratu dute etxeratze agindua Ipar Euskal Herrian
Jean Castex Frantziako lehen ministroak ostegun honetan iragarri du Estatu osoan etxeratze agindua zorroztea erabaki dutela. Horrela, 20:00etarako beharrean, 18:00etarako etxeratu beharko dira herritarrak, egoera epidemiologikoari aurre egiteko hartutako neurriei men. Ipar Euskal Herrian ere izango du eragina neurri horrek, eta, beraz, bi ordu aurreratuko dute han ere etxeratze agindua.
Orain arte 25 departamendutan soilik zegoen indarrean 18:00etan etxeratzeko agindua, baina larunbatetik aurrera Frantziako Estatu osora zabalduko dute, eta gutxienez bi astez iraungo du neurri horrek. Frantzian, 100.000 biztanleko 187,5 covid-19 kasu daude (azken zazpi egunetako datuak kontuan izanda).
Bestalde, Castexek aurreratu du Frantziara bidaiatzen duten Europar Batasunetik kanpoko herritar guztiek test negatibo bat aurkeztu beharko dutela hara abiatu orduko, eta behin iritsita, astebetez isolatuta egon beharko dutela, bigarren proba bat egin arte.
"Esku artean ditugun datuek erakusten dute Gabon festek ez dutela kutsatzeen gorakada ekarri", esan du Castetxek. Ildo horretan, zehaztu du Frantzian egoera "kontrolpean" dutela, baina "ahul" jarraitzen dutela.
Egunean 16.000 kasu berri atzematen dituzte. Castexen esanetan, kopuru altua da oraindik ere. "Horregatik, agerraldi britainiarra etetea da neurri hauen lehen helburua (egunean 200 bat kasu berri sortu ditu), eta intzidentzia baxuagoa duen Hegoafrikako agerraldia ere gelditu nahi dugu", erantsi du.
Halaber, asmoa da mugaz haraindiko joan-etorriak murriztea, agerraldi horien hedapena saiheste aldera.
Orain arte, 2,98 milioi covid-19 kasu atzeman dituzte Frantzian pandemia hasi zenetik, eta 69.031 pertsona hil dira covid-19ak jota.
Zure interesekoa izan daiteke
Donostiako Kontxapuzoia 200 parte-hartzailerekin itzuli da, bularreko minbizia duten emakumeei laguntzeko
Kontxako hondartzan izan da espero zen Kontxapuzoia: 200 ausart uretara oldartu dira hotzari aurre egiteko eta Katxalin elkartearen mesedetan dirua biltzeko. Marmoken presentzia dela-eta iazko etenaldiaren ondoren, CD Fortunak antolatutako elkartasun ekitaldiak komunitatea bildu du Eguberrietako ohiko hitzordu honetan, babes eta elkartasun erakustaldi batean.
Donostian atxilotu dute, 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik
Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du bart, aparkatuta zeuden 17 ibilgailutan kalteak eragiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gizon bat atxilotu dute Azkoitian, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Erasotzaileak bizikleta batean ihes egin du, eta handik gutxira bi lekukok geldiarazi dute, ibilgailuekin jarraitu dutelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Olentzero eta Mari Domingiren magia Euskal Herriko etxeetara iritsi da
Ilusioa, urduritasuna eta irribarreak errepikatzen dira abenduaren 25ean Euskal Herriko etxeetan. Haurrek Olentzerok eta Mari Domingik gauean utzitako opariak ezagutu dituzte, emozioz beteriko goiz batean.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, jatetxe batean eta ileapandegi batean lapurtzen saiatzeagatik
Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte horrelako gertakariengatik, eta ertzain-etxean daude epailearen esku utzi arte.
Arrain freskorik gabeko bost egun izango ditu Bizkaiak Gabonetan
Jaiegunen konbinazioak eta Mercabilbaoren urteko itxierak hornidurarik gabe utziko ditu arrandegiak abenduaren 26tik 30era bitartean.
Azken erosketak Gabonak baino lehen: saltzaileen eguna
Gaur Gabon gaua da, eta dendek unerik frenetikoena bizi dute. Presak, urduritasunak eta azken orduko eskaerek markatzen dute jardunaldia, saltzaileek bezero guztiei arreta emateko malabareak egiten dituzten bitartean. Gabonetako kanpainako egunik gogorrenean, mostradoreen beste aldera begiratu bat eman diogu.
Euskal Herriko hiri eta herrietan ibili dira Olentzero eta Mari Domingi, Eguberria iragarriz
Urteko gaurik magikoenetako bat da Gabon Gaua, neguko solstizioa eta argi berria ospatzeko unea. Eta Olentzero eta Mari Domingi gure herri eta hirietara jaisten dira une hauek guztiokin igarotzeko. Gauean opariak banatu aurretik herri eta hirietako kaleetan ikusi ahal izan ditugu.
Monte Perdidon izandako elur-jausiak agerian utzi du Pirinioetan elur-jausiak gertatzeko arriskua handia dela
Azken egunetako elurte gogorrek metro erdiraino utzi dute elurra Aragoiko Pirinioetan, elur-jausien arriskua areagotuz. Astelehenean mendizale batek Monte Perdidon grabatu zuen elur-jausi berri bat, eta Aragoiko Gobernuak arreta handia eskatu die mendialdeetako bizilagun eta bisitariei.
Behin behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon emakume bat hiltzeagatik atxilotutako gizonari
Homizidioa eta eraso sexuala delituak leporatu dizkio epaileak biktimaren lankidea zen 27 urteko gazteari.