Bilboko metroak 55.987.465 bidaiari eraman ditu 2020an, 2019an baino % 61,14 gutxiago
2020ak hautsi egin du Metro Bilbaok 2016tik etengabe izan duen goranzko joera. 55.987.465 bidaiari eraman ditu 2020an, aurreko urtean baino % 61,14 gutxiago.
Urtea oso modu onean hasi zen arren —otsailera arte metatutako bidaia kopurua aurreko urteko aldi horretakoa baino % 1,7 handiagoa izan zen—, martxoan, alarma-egoera bete-betean, metroan ohi baino askoz datu baxuagoak erregistratzen hasi ziren, mugikortasuna nabarmen murriztu zelako.
Apirilaren 5ean, igandean, Bilboko Metroak minimo historikoa izan zuen: 9.297 bidaiari egun batean. Urteko maximoa, berriz, otsailaren 6an, ostegunean, izan zen, San Mamesen Athletic eta Bartzelona taldeen arteko futbol partida jokatu zen egunean: 339.517 bidaiari egun batean.
Lanegunetan, bidaia-kopurua orduz ordu neurtuta, aurreko urtean izandako bertsua izan da, baina bezero gutxiago izan ditu; puntako orduak 08:00ak eta 14:00ak ingurukoak izan dira.
Sareko geltoki erabilienei dagokienez, rankingeko lehen postuetan aurreko urteetako geltokiak ageri dira, baina bidaia-kopuruak nabarmen egin du behera, gainerako datuek bezala. Zazpikaleak izan da geltokirik erabiliena, Indautxu, Moyua eta Santimami atzetik dituela.
Lineei dagokienez, Ezkerraldearekin lotzen duen 2. linea izan da erabiliena, balidatu diren txartelen % 41,77 linea horretan balidatu baitira. Ondoren, Bilboko erdigunetik igarotzen den tarte komuna (% 28,93) eta Uribe Kostatik pasatzen den 1.linea (% 25,12) ageri dira sailkapen horretan.
Emaitza ekonomikoei dagokienez, guztiz itxita ez egon arren, estaldura-indizea % 57,17koa da, txartelak salduta aurreko urtean baino ia 23 milioi euro gutxiago eskuratu ditu. Beste kontzeptu batzuek, publizitateak gehienbat, eragindako diru-sarrerak ere murriztu dira, aurreko urtean baino 580.000 euro (% 27) gutxiago lortu baititu horien bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriarrek bigarrenez gaitzetsi dute Amaiaren hilketa matxista
Udalak deituta, elkarreratze isila egin dute eguerdian Azaroak 25 plazan, sortzez Berangokoa zen 44 urteko emakumearen hilketa salatzeko. Hain justu, Berangoko Udalak beste bilkura bat deitu du astearterako.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. Ikerketaren iturriek EITBri baieztatu diotenez, urruntze agindu bat zegoen indarrean, baina atxilotuak askotan urratzen zuen.
17 urteko mutil batek polizia-kontrol batetik ihes egin du asegururik eta IATrik ez zuen auto batekin, Beriainen
Adingabeak giltzak ostu zizkion amari, eta jazarpen arriskutsu baten ostean, egindakoa "Instan argitaratuko ote zen" galdetu zien agenteei.
Adingabe bat sastatzeagatik Murgian atxilotutako bost gazteek polizia-etxean jarraitzen dute
Erasoa ostegun arratsaldean gertatu zen, Gasteizko Oto etorbidean.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, indarkeriaz egindako lapurreta bat artatzera joandako udaltzainei labanaz mehatxu egitea egotzita
Agenteak taser pistola bat erabiliz saiatu ziren hura geldiarazten, eta ez zutela lortzen ikusita, tiro egin zioten hanka batean. Atxilotua Gurutzetako Ospitalera eraman zuten gero, baina arriskutik kanpo dago.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean ekoturismoa egiten duen Begi Bistan enpresako kideak esan du arazoa mundu mailakoa eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat dela.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian izandako hilketa matxista, eta deitoratu duenez, oraindik ere entzuten dira herritarren artean indarkeria matxista ez dela existitzen dioten diskurtsoak edo arazoari garrantzia kentzen diotenak. Horregatik, horren ustez, arlo guztietatik lan egin behar da horri aurre egiteko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.