Klima aldaketari aurre egiteko "eredu aldaketa" eskatuko dute herri eta hirietan
"Denbora agortzen" ari da, eta "larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurriak berehala" hartu ezean, atzera-bueltarik izango ez duen egoera baten aurrean egongo da mundua. Arazoa globala bada ere, "norberaren etxean, auzoan eta herrian hasten da". Horregatik, "ingurumen politikak errotik aldatzea" nahitaezko baldintza da, klima-aldaketa geratu nahi bada. .
Mezu hori zabalduko dute gaur Bizkaiko eta Gipuzkoako herri eta hirietan, U30 Aldaketaldia goiburupean, Larreko Mahaia plataformak —Greenpeace, Fridays For Future, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, ELA, LAB, Steilas, EHNE, Ernai eta Ikasle Sindikatua— deitutako mobilizazioetan. Lorea Flores Greenpeace mugimendu ekologistaren Euskal Herriko koordinatzailea ari da antolaketa lanetan, eta herritar guztiak parte hartzera deitu ditu.
Sistemaren goitik beherako eraldaketa da U30 Aldaketaldia ekimenak eskatzen duena. "Bizitza eta ingurumena erdigunean" jarri, eta enpresa pribatuen etekin ekonomikoak bigarren mailara igarotzea ekarriko duen eredu aldaketa, Floresen hitzetan. "Gauzak beste modu batera egiten hasi behar dugu, ezin dugu hazkunde mugagabe batean jarraitu, horrek planetan eta pertsonengan duen eragina kontuan hartu gabe", gaineratu du.
Zaldibarko zabortegia behera etorri zela urtebete betetzear dela egin dute gaurko deialdia, eta "ez da kasualitatea". "Gertatutakoa gertatuta ere", hondakinen "kudeaketa eredu baldarra" aldatzeko "ahaleginik ez" dute egin EAEko erakundeek, eta hori ere salatu nahi dute, Zaldibar Argitu plataformak datorren larunbaterako antolatu dituen ekintzei babesa adieraztearekin batera.
Klimaren Aldaketari buruzko Adituen Gobernu arteko Taldearen (IPCC, ingelesezko sigletan) ikerketa ekarri du gogora Floresek: "Talde horrek 2018an esan zuen 10 urte baino ez zitzaizkigula geratzen egoerari aurre egiteko. 2021ean gaude eta aldaketa gutxi nabaritu dira. Denbora gutxi geratzen zaigu egoerari buelta emateko. Gainera, erakundeetatik bultzatzen ari diren politika berdeak nahikoak ez direla argi ikusi da. Beraz, etorkizun beltza dugu".
Benetako konpromisoa eskatu die Floresek agintariei. Bere hitzetan, ingurumenarekin eta larrialdi klimatikoarekin lotuta "promesa eta hitz polit asko bai", baina "benetako ekimenik" ez dago. Horren adibide, Iñigo Urkullu lehendakariak 2019ko uztailean egindako iragarpena ekarri du gogora; klima-aldaketari aurre egiteko larrialdi-egoera ezarri zuen lehendakariak EAEn, eta "premiazko eta asmo handiko ekimenak" iragarri zituen. Greenpeaceko eragilearen ustez, "Jaurlaritzak ez du inolako norabide aldaketa nabarmenik bultzatu eta larrialdi-egoera onartu izan ez balu bezala jarraitzen du, iraganeko eredu zaharkituekin". Herritarren artean ere, "kontzientzia lan sakona" egiteko beharra ikusten du Floresek, baina horretarako "politika aldaketak behar dira".
Askotariko ekintzak daude antolatuta gaurko eta datorren aste osorako; elkarretaratzeak, manifestazioak edota auzolanak. Bilbon eta Donostian gaur arratsaldean egingo diren martxak izango dira ekitaldi nagusiak: Donostiakoa 17:00etan abiatuko da, Gladys Eneatik, eta Bilbokoa, 17:30ean, Kale Nagusitik.
Zure interesekoa izan daiteke
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroa egin duenean izan da, hain zuzen ere, gaueko 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsi diote, dantzan jarri baitira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.