NBEk ozeanoak salbatzeko hamarkada abiatu du
Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ofizialki hasi du “Garapen Iraunkorrerako Zientzia Ozeanikoen Hamarkada”, ozeanoak salbatzeko asmoz, gizakiaren eraginez egoera larrian baitaude.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak zientziaren eta ikerketaren garrantzia azpimarratu du, eta 2050ean itsasoan arrainak baino plastiko gehiago egon litekeela eta koralezko arrezifeak mende amaierarako desagertu litezkeela ohartarazi du.
Audrey Azoulay UNESCOrko zuzendari exekutiboak ere bertan parte hartu du, eta NBEko estatu kideei eskatu die zientzia ozeanikoetan inbertitu eta ikertu dezaten, ozeanoak ezinbestekoak baitira planetaren orekari eusteko.
Ozeanoek duten biodibertsitateaz gainera, baliabide ekonomiko garrantzitsuak ere badira, mundu osoan 3.000 milioi pertsona baino gehiago bizi baitira ozeanoek eskaintzen dituzten jarduera sozioekonomikoei esker.
Herrien konpromisoa
Azoulayk ozeanoen kudeaketa iraunkorraren alde ere egin du. Azaldu duenez, munduko kostalde gutzien % 40 osatzen dituzten 14 herrialdek ozeanoen kudeaketa iraunkorra egiteko konpromisoa hartu dute.
Halere, estatuek, batez beste, euren aurrekontuaren % 2 baino gutxiago erabiltzen dute ozeanoak ikertzeko. Azoulayk ohartarazi duenez, hori ez da nahikoa, berotzea, azidotzea, desoxigenatzea eta biodibertsitatearen kaltetzea itzulerarik gabeko puntu batera iristen ari baitira.
Albiste gehiago gizartea
Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik
Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da. Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute.
Urraulgoitiko suteak egonkor jarraitzen du eta freskatze lanak egingo dituzte gauean
Sutea larunbat arratsaldean piztu zen, eta igande honetako 11:00etan lortu dute egonkortzea. Aireko eta lurreko baliabideek sutea erabat itzali eta lurra freskatzeko lanean jarraitu dute.
Astinduak emanez alaba hiltzen saiatzeagatik epaituko dute bikote bat Donostian astelehen honetan
Gertakari horien ondorioz, haurra Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean sartu behar izan zuten, intubatuta.
Poliziak 10 lagun atxilotu, beste zenbait identifikatu eta manifestarien aurka oldartu da Vueltaren iritsieran
Hainbat mobilizazio deitu zituzten gaurko etaparako, Israelgo talde bat (Israel Premier Tech) kirol lehiaketa horretan parte hartzen ari delako. Tentsio handieneko uneak, baina, txirrindulariak helmugara heldu aurretik jazo dira.
Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, kolorea eta irribarrea jarri diote zaleek egun grisari
Nerbioak dantzan, animoak goian, itsasoratu aurreko txalo zaparrada, txarangen doinua… Kontxako Banderaren lehen jardunaldi grisa kolorez bete dute arraunzaleek.
Gizon bat atxilotu dute Sevillan emakume bat hil duelakoan
Emakumeak 47 urte zituen, eta, antza denez, haren bikotekideak, atxilotuak, eman zien abisua larrialdi-zerbitzuei. Etxebizitzara iritsi zirenean hilotz topatu zuten emakumea, indarkeria-zantzuak zituela.
53 pertsona zauritu dira Bartzelonan izandako autobus istripu batean, horietako bi larri
Istripua 12:00ak jota zirenean gertatu da, C-32 autobidean, Santa Susannan (Bartzelona).
Euskotrenek astelehen honetan hasiko du neguko ordutegia tren eta metro zerbitzuetan
Hartara, ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trena edo metroa erabiltzen dutenei, aplikazio ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
29 urteko gizon bat hil da Baionako Gurutze Sainduaren elizako teilatutik erorita
Teilatua hautsi egin da, bi pertsona argazki bat egitera igo direnean; horietako bat teilatutik helduta geratu da, baina bestea erori egin da, eta bertan hil da.
Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, pabiloi abandonatu batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Atxilotuek biktima jazarri dute eta ukituak egin dizkiote. Erasoa Zorrotzaurren gertatu da, biktima baliabiderik gabeko pertsona batzuek okupatutako eraikin batean lo egiten ari zenean.