Urtebete geroago, bada covid-19ari lotutako albiste onik
2020ko martxoan, pandemia hasi eta gutxira, Ignacio Lopez-Goñi Nafarroako Unibertsitateko Mikrobiologia katedradunak covid-19ari lotutako hamar albiste positibo bildu zituen artikulu batean.
Orain, urtebete geroago, gauza bera egin du, The Conversation zientziari buruzko aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Eta birusak mundu osoan zabalduta jarraitzen duen arren eta bere aldaera berriek datozen hilabeteetan izango duten eragina nolakoa izango den jakiterik ez badago ere, komunitate zientifikoak lortutako aurrerapenak nabarmendu ditu Lopez-Goñik.
Hauek dira, bere ustez, baikorrak izateko hamar berririk garrantzitsuenak:
1. Malariari buruz baino artikulu gehiago daude SARS-CoV-2 eta covid-19ari buruz
Birus berriari eta gaixotasunari buruz 100.000 artikulu baino gehiago daude; duela urtebete 164 inguru ziren. Gaur egun, komunitate zientifikoak gehiago daki SARS-CoV-2ri eta covid-19ari buruz, urte luzeetan ikertzen ari diren beste gaixotasun batzuei buruz baino.
2. 200 txerto berri baino gehiago
Duela urtebete covid-19aren aurkako txertoak sortzeko zortzi proiektu zeuden. BioRENDER atariaren arabera, orain 195 hautagai gehiago daude, eta 71rekin proba klinikoak egiten ari dira.
3. ARNm txertoak oso seguruak dira
Covid-19 kasuak, gaixotasunaren ondorioak eta heriotza kopuruak alderatuz gero, txertoak seguruak direla eta ondorio larriak arintzen dituztela egiaztatu da.
4. Txertoak eraginkorrak dira
Atariko datuek erakusten dute txertaketa eraginkorra izaten ari dela. Infekzioen kopurua nabarmen jaisten ari da, batez ere 60 urtetik gorako pertsonen artean. Adin-talde horretan,% 56 infekzio gutxiago izan dira, ospitaleratzeak %42 murriztu dira, eta heriotza-tasa % 35 jaitsi da, bigarren dosiaren ondoren.
5. Txertoekiko konfiantza handitu egiten da
Oraingoz, 160 milioi dosi baino gehiago eman dira eta txertaketak aurrera egin ahala, herritarrek txertoekiko duten konfiantza handitzen ari da, 2020ko azarotik 2021eko urtarrilera bitartean Europan, Asian eta Australian egindako inkesta baten arabera.
6. Birusaren aurkako immunitateak gutxienez zortzi hilabeteko iraupena dauka
Gizabanako bakoitzaren arabera ezberdintasunak egon daitezkeen arren, kasu gehienetan immunitatea sei eta zortzi hilabete artekoa da, infekzioa garatu den unetik hasita.
7. Kasu larrienen aurreko tratamendu berriak
Egun, badakigu covid-19a pneumonia bat baino askoz gehiago dela. Komunitate zientifikoak askoz gehiago ezagutzen du gaixotasuna, eta oraingoz birusa inhibitzen duen antibiral espezifikorik ez badago ere, badira pronostikoa asko hobetzen duten eta kasu larrienetan heriotza-tasa murrizten duten tratamendu-konbinazioak. Une honetan 400 proba kliniko baino gehiago daude abian.
8. Ez dago griperik
Kezka handia zegoen covid-19ak neguko hilabeteetan izango zuen eraginaz, garai horretan beste hainbat birus hedatzen direlako, tartean gripea. Alabaina, pandemiari aurre egiteko hartu diren neurrien ondorioz, gripea eta arnas aparatuarekin lotutako beste birus batzuk desagertu egin dira.
9. Birusaren bilakaera denbora errealean jarrai dezakegu
SARS-CoV-2ren aldaera genetiko berriek txertaketan eta pandemian izan dezaketen eragina ez dago argi. Edonola ere, egun, komunitate zientifikoak birusaren bilakaera eta aldaera genetiko berrien agerpena denbora errealean jarraitzeko gaitasuna dauka. SARS-CoV-2 genomaren 260 000 sekuentzia baino gehiago daude eskuragarri datu-baseetan.
10. Pandemiak behera egin du munduan
Komunitate zientifikoak ez daki nolakoa izango den balizko laugarren olatua, ezta agertzen ari diren aldaera genetiko berriek izan dezaketen eragina ere, baina berri ona da pandemiaren bilakaera beheraka egiten ari dela munduan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko duena.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.
Benetako pobrezia % 4tik % 6,1era igo da Euskadin, gizarte-desberdintasunei buruzko inkestaren arabera
Familiek eguneroko gastuak ordaintzeko duten gaitasuna hobetu bada ere, oporretan joateko eta hamar urte baino gutxiagoko autoa izateko zailtasunak areagotu dira.
Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"
Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako.
Gizon bat atxilotu dute eta hiru adingabe ikerketapean dituzte, irakasleen kontuetara iruzur eginez sartzeagatik
Ikerketapean dauden adinez txikikoak Tuterako ikastetxe bateko ikasleak dira, eta atxilotua, berriz, Iruñean atxilotu dute.
Metak 375 milioi dolarreko isuna ordaindu beharko du, haurren esplotazioagatik eta erabiltzaileen segurtasuna urratzeagatik
Mexiko Berriko fiskalaren arabera, enpresak adingabeengana heltzeko ia mugarik gabeko sarbidea ematen zien “harrapari sexualei”, eta horri esker biktimekin harremanetan jartzen ziren.
Zigorrak ezarri dizkiete Basauri BEA taldeari, entrenatzaileari eta lau jokalariri, epaile neska bati eraso egiteagatik
Klubak hiru partida ateak itxita jokatu beharko ditu; entrenatzaileari eta jokalariei, berriz, lau eta sei partida arteko zigorrak ezarri dizkiete. Gainera, isun ekonomikoak ordaindu beharko dituzte; klubaren kasuan, 600 eurokoa.