MIGRAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau migratzaile hil dira eta beste 19 erreskatatu dituzte Hierron

Bizirik atera direnen artean, hiru migratzaile larri daude, 14 egoera moderatuan eta beste bi arin zauritu dira. Guztiak Tenerifeko hainbat ospitaletara eraman dituzte.
Erreskatatutako migratzaileei arreta Tenerife hegoaldeko aireportuan
Erreskatatutako migratzaileei arreta Tenerife hegoaldeko aireportuan. Argazkia: EFE

Kanarietan, lau migratzaile hilda eta beste 19 pertsona bizirik erreskatatu zituzten atzo noraezean zegoen txalupa batean, Hierro uhartetik 120 itsas miliara. Guztiak ere gizonak dira eta Saharaz azpikoak.

Erreskatatutako 19 lagunak ospitaleratu egin dituzte. Horietatik hiru larri daude, 14 egoera moderatuan eta beste bi, ostera, arin zauritu dira.

Arrantzontzi batek ohartarazi zuen noraezean zegoen ontzi batean hainbat migratzaile zeudela. Itsas Salbamenduari jakinarazi zion txalupan zeudenetako batzuk ez zirela mugitzen eta beste batzuek oso nekatuta ziruditela.

Itsas Salbamenduak bertan gelditzeko agindu zion arrantzontziari, eta laguntza iritsi bitartean, ura eta gailetak eman zizkieten migratzaileei.

Itsas Salbamenduko helikopterora heldu zenean larrien zeuden sei pertsonak eraman zituen lehorrera lehendabiziko bidaian. Ondoren eraman zituzten gainerakoak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Rafael Bengoa experto en salud pública Radio Euskadi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hantabirusaren agerraldia "kontrolatuta " dagoela uste du Rafael Bengoak: "Orain kasu positiboen jarraipena egin behar da"

Radio Euskadiko Boulevard saioan egin dioten elkarrizketan Rafael Bengoa Osasun Publikoko adituak azaldu duenez, hantabirusak sortutako egoera "kontrolpean" dago, eta, horren esanetan, kasu positiboen jarraipen zuzena egitea da orain garrantzitsuena. Bestalde, hantabirusaren infekzio ahalmena txikia dela eta sintomak dituztenek kutsatzen dutela azpimarratu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X