Albiste da
Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste bi pertsona atxilotu dituzte Kopako finalean Bilbon izandako istiluengatik

Atxiloketak atzo egin zituzten Bilbon eta Basauri. Hortaz, guztira lau pertsona hartu dituzte atxilo Poza Lizentziaturen kalean izandako istiluak tarteko.
Poza Lizentziatua kalea, istiluen ondotik. Argazkia: EFE

Ertzaintzak beste bi pertsona atxilotu ditu Bilbon, Errege Kopako finalaren egunean, apirilaren 3an, Poza Lizentziatua kalean izan ziren istiluekin zerikusia dutelakoan. Jendetza bildu zen tabernen eremu horretan, eta Ertzaintza joan behar izan zen sakabanatzera.

Zenbaitzuek botilak jaurti omen zizkieten agenteei, eta edukiontziren bat erre zuten. Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak ikerketa abiatu zuten, ustezko egileak identifikatu eta atxilotzeko asmoz.

Atxiloketak Bilbon eta Basaurin egin dituzte bart. Hortaz, guztira lau pertsona hartu dituzte atxilo. Beste bi lagunak Bilboko Udaltzaingoak atxilotu zituen, joan den astean. Antza, herritarren laguntzari esker egin dituzte atxiloketak.

Ikerketa zabalik dago oraindik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X