TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Sondikan, moto istripu batean

Ezbeharra Txorierriko igarobidean gertatu da, Erletxera bidean. Gainera, motoan zihoan bigarren pertsona bat zauritu egin da.
Moto istripua Sondikan
Moto istripua Sondikan. Argazkia: @ikersalgadoser1

Pertsona bat hil da gaur goizean Sondikan, motoarekin ezbeharra izanda.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 11:50 aldera gertatu da, Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea), Erletxetara bidean.

Antza denez, motoaren gidariak kontrola galdu du. Bi pertsona zihoazen motorrean: bata hil egin da eta bestea zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X