Albiste da
Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona eraman dituzte ospitalera Basaurin, sute batean kea arnasteagatik

Gainera, bi ertzain artatu dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik. Sua Sarratu kaleko etxebizitza batean piztu da gauerdian. Suhiltzaileek itzali dute sua.
18:00 - 20:00
Lau pertsona artatu dituzte Basaurin izandako sute batean kea arnastu ondoren

Bi pertsona Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gainera, bi ertzain artatu dituzte tokian bertan, kea arnasteagatik. 

Sua gauerdian piztu da, Sarratu kaleko etxebizitza batean.

Suhiltzaileek itzali dute sua.

Hasiera batean etxebizitza eraikina jendez hustu behar izan badute ere, bizilagun ia guztiak etxera itzuli dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X