Albiste da
Alarma-egoeraren amaiera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko erresidentzietako adinekoak egunero atera ahalko dira paseora, gaurtik aurrera

Bestalde, astean gutxienez hiru bisita izateko aukera izango dute. Horretarako gela bereziak izango dira eta bisitaldi bakoitzean gehienez bi senide bertaratu ahalko dira.
Gizon bat adineko bati bisita egiten, zahar-etxe batean.
Gizon bat adineko bati bisita egiten, zahar-etxe batean. Argazkia: EITB Media

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erresidentzietako egoiliarrak egunero atera ahalko dira kalera, paseatzera, gaurtik aurrera, eta astean bi senideren hiru bisita jasotzeko aukera ere izango dute.

Foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak zahar-etxeetako neurri murriztaileak arintzea erabaki dute, alarma-egoera amaitu dela eta txertaketa kanpaina aurrera doala kontuan hartuta.

Horrela, bada, adineko pertsonek egoitzatik ateratzeko aukera izango dute egunero, hala nahi izanez gero. Eta irteerek lehentasuna izango dute bisiten aurrean.

Horrez gain, "paseo terapeutikoak" lehenetsiko dituzte, "eremu itxiak eta jende asko pilatzen den tokiak saihestuz". Sarrerak eta irteerak antolatzeko ardura zentro bakoitzaren esku egongo da.

Zahar egoitzak dagoen herriaren intzidentzia tasak ez du baldintzatuko paseatzera ateratzeko aukera. Soilik erresidentzian covid-19 agerraldi bat antzemanez gero, galarazi ahalko da bertatik ateratzea.

Bestalde, egoiliarrek astean gutxienez hiru bisita izateko aukera izango dute. Horretarako gela bereziak izango dira eta bisitaldi bakoitzean gehienez bi senide bertaratu ahalko dira. Bisitak ordubetekoak izango dira.

Topaketa horietan segurtasun neurri zorrotzak hartuko dira eta derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea eta eskuak garbitzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X