Caritas Euskadik ohartarazi du 2020an lan-prekarietateak pobrezia handia eragin duela
Caritas Euskadik ohartarazi duenez covid-19aren krisiak enpleguan dagoen "prekarietate handia" azaleratzeaz bat, agerian utzi du herritar zaurgarrienen artean "enplegu informala", kontraturik gabekoa zenbateraino hedatua dagoen, eta hain zuzen ere lan horien galerak pobrezia larriko egoerak eragin dituela azaldu dute, lehenengo eraginetako bat izanik kaltetuek etxebizitzari eusteko izan duten zailtasuna. Errealitate hori areagotzen ari da, eta etxebizitzarako eskubide sozialean dagoen "ahultasuna" agerian uzten du.
Egoera horretan daude Caritasek 2020an lagundu dituen pertsona berrietako asko eta asko, jendearen konfinamendua ekarri eta erakundearen lana izugarri baldintzatu zuen pandemia testuinguru batean. Iaz arreta hori indibidualizatua izan da "pertsona arteko" eta ezin da inondik ere konparatu beste urteetako jarduerarekin, ez zifra aldetik, ez arreta motaren aldetik ere.
Arduradunek ostiral honetan egindako balantzearen arabera, Caritas Euskadik 27.608 pertsona artatu zituen iaz, % 60 emakumeak. Kopuru horretatik, 13.096 pertsona Bizkaian artatu zituzten, 9.024 Gipuzkoan eta 5.488 Araban.
Erakundeak ia 7 milioi euroko inbertsio ekonomikoa egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta guztira 3666 boluntario izan ziren, horietatik 330 berriak.
Erakundearen jarduera guztiz baldintzatu du pandemiak, izan ere, zaurgarrienei arazo berriak eragin baitizkiete, lehen zituztenez gain, etxebizitza mantentzeko zailtasuna, arrakala digitala edo "erasan emozionala", esaterako. Caritasek zera ikusi du, gainera, probrezia gero eta gazteago dela, 2020an artatutako hamar pertsonatatik lauk 30 urte baino gutxiago zituzten.
Bizkaiko Caritaseko zuzendari Carlos Bargosek prentsa aurrean adierazi duenez, "2020ko martxoan bat batean babesik gabe gelditu ziren milaka familia zeudela ikusi genuen, haietako asko ekonomia informalean lan egiten zutenak, eta egun batetik bestera lanik gabe gelditu zirenak". Era horretan, ordura arte Caritasen beharrik ez zuten pertsona asko gure laguntza behar izan dute "gauetik goizera". Nabarmendu du horietako askok ez zeukatela inongo "indargetzailerik", laguntza sozial, lan-erregulatze espedienterik, eta zenbaitek ezta "kontu korronte bat" edukitzeko eskubiderik ere, haietara laguntza bidali ahal izateko konfinamendu garaian.
Ana Sofi Telletxea Bizkaiko Caritaseko Analisi eta Garapen Saileko arduradunak azaldu duenez, pandemiak agerian utzi du "enplegu informalak" izan duen "kanporatze faktorea", zeinak "babesik gabe eta pobrezian" utzi dituen lehendik jada modu prekarioan bizi zirenak,
Testuinguru horretan, Caritas azkar sartzen da laguntza-zirkuitoan, baina egoera horietatik irtetea "mantso eta luze" joaten dira.
Jose Ramon Aramendi Gipuzkoako Caritaseko zuzendaria gaur eskainitako prentsaurrekoan, bat etorri da Bizkaiko bere homologoarekin, eta ohartarazi du covid-19ak kalteberatasun eta bazterketa sozial modu berriak zabaldu dituela. Eten digitala, esate baterako, are nabarmenagoa egin da; izan ere, aurten "haur asko" antzeman dituzte online eskolak jarraitzeko "baliabiderik gabe". Erantzun gisa, hezkuntza-laguntza indartu zen telefonoz, online edo WhatsAppen bidez, bai eta aurrez aurre ere, ahal izan zenean. Eten digital horrek, haurrei ez ezik, helduei ere zailtzen die online prestazioak eta zerbitzuak eskuratzea.
Harreman sareen galera
Hiru lurraldeetako Caritas erakundeak bat etorri dira azpimarratzean, pobrezia ekonomikoaz gain, harreman sareen ahultzeak, isolamenduak eta harreman-murrizketek eta pandemiak eragin duen "nekeak" eragin handia izan duela jendearengan "osasun fisiko, psikologiko eta emozionalean erasanez eta ziurgabetasun egoeraren ondorioz".
Caritasentzat pandemiak utzitako herentzia "latza" da hori, "kolektibo zaurgarrienen bizitzak eta aukerak are gehiago okertzen dituelako".
Bizkaiko Caritaseko zuzendariaren iritziz, pandemiak "lotsatan utzi gaitu gizarte gisa" eta hazkunde ekonomikoaren eta kontsumoaren eredua "barregarri utzi" du. Azaldu duenez, "pertsonen zaintza" jarri du erdigunean, eta "zerbitzu sozial unibertsalak eraikitzeko" beharra agerian utzi du, erakunde sozial indartsuekin, arreta sozial eta erresidentzialeko eredu egoki batekin eta arlo publikoaren indartze batekin.
Bizkaiko Caritaseko arduradunek nabarmendu dutenez, entitatearen zerbitzuak egokitu egin dira pandemiak markatutako urtean kalteberenei laguntza emateko, horregatik, "modu hunkigarrian" erantzun duen oinarri sozialetik jasotako "babes eskuzabala" eskertu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.
Aste Santuan 1.674 hegaldi daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino 50 gehiago
Mugimendu handieneko eguna apirilaren 6a izango da, 175 hegaldi izango baitira bertan.