NEIKERrek animalia-osasunaren inguruko ikerketa indartu du, segurtasun handiko laborategia berrituta
NEIKER Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundeak erabat berritu du Derioko egoitzan duen Euspen Biologikoko 3. mailako laborategia (NCB3), P3 laborategi gisa ere ezagutzen dena. Eraberritze hori funtsezkoa da tuberkulosia eta hegazti gripea, besteak beste, eragiten dituzten arrisku handiko agente patogenoak aztertzeko.
5 milioi euroko inbertsioa izan dute lanek. Laborategiaren azalera 900 metro koadrora handitu da, eta segurtasun, bioeuste eta efizientzia energetikoko sistemak modernizatu dira, eta instalazioak Europako aurreratuenen artean kokatu dira bere kategorian.
NEIKERrek 2002tik du P3 laborategia, behi eroen gaitzak eragindako osasun-alertari erantzuteko zabaldu zenetik. Orain, Estatuko Ikerketa Agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin izandako lankidetzari esker, laborategi horren espazioak erabat berrantolatu dira, eta azalera handituta, bost laborategi independente eta animalien ongizatearen nazioarteko estandarretara egokitutako eremu berriak sortu dira.
Berrikuntza nagusien artean, animalia txikientzako lau areto eta animalia handientzako lau box dituen animaliategi bat, nekropsiak egiteko gela bat eta hainbat gune tekniko nabarmentzen dira.
Era berean, klimatizazio sistema optimizatu da eraginkortasun handiko HEPA iragazkiak jarrita, eta energia kontsumoa murrizteko sistema geotermikoa instalatu da. Segurtasuna ere indartu da ekipo kritikoen erredundantziarekin, hala nola aireztapen sistemak eta autoklabeak, une oro baldintzak zorrotz mantentzen direla bermatzeko.
Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, hobekuntza teknologiko horiek arrisku-patogenoak maneiatzen eta biosegurtasuneko protokolorik zorrotzenak betetzen espezializatutako, trebatutako eta esperimentatutako giza taldearen osagarri dira. “Langileen ezagutza eta gaitasun teknikoa funtsezkoak dira ikerketa modu seguruan, efizientean eta zorroztasun zientifiko handienarekin garatzen dela bermatzeko”, azaldu du Joseba Garridok, NEIKERreko Animalia Osasuneko Departamentuko arduradunak.
Berrikuntza horrek animalien gaixotasunen ikerketan eta kontrolean Europako erreferente gisa jartzen du NEIKER, nekazaritzako elikagaien sistema seguruago, jasangarriago eta erresilienteago baten ikuspegiaren ildotik. Laborategiko lanak One Health ikuspegiaren printzipioak jarraitzen ditu gainera, zeinak animalien, gizakien eta ingurumenaren osasunaren arteko interdependentzia sustatzen duen.
Institutuak azaldu duenez, P3 laborategiak “patogeno arriskutsuak ikertzeko ingurune seguru eta kontrolatuenetako bat dira”. Funtsezkoa da patogeno horiek eustea eta ihesak saihestea, airez transmititu daitezkeen patogenoak manipulatzen direlako, hala nola tuberkulosia eta hegazti-gripea eragiten dutenak, horietako asko zoonotikoak izanik (animaliei nahiz pertsonei erasateko gai direnak). Agente horien ihesa eragozteko, laborategiek elementu estrukturalak, teknologikoak eta operatiboak konbinatzen dituzte, eta modu koordinatuan dihardute ingurune seguru bat bermatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herrian eguzki eklipse osoa Fiteron ikusiko da luzaroen
Tokiaren arabera ezberdin ikusiko da eklipsea; osoa toki batzuetan, partziala besteetan. Eta itzalaldiaren iraupena ere aldatu egingo da aukeratutako parajearen arabera. Euskal Herrian gertakari astronomiko honetaz gozatzeko tokirik onena Fitero izango da, Nafarroan. 86 segundo iraungo du eta ikusmin handia dago bertan.
Ander Lopez Lerena (Bogota): 'Gosaltzen ari ginela hasi da lurra mugitzen, baina hemen ez da hainbesterako izan'
Lurrikara izan den unean, Kolonbian zen EITBko gure lankide Ander Lopez de Lerena. Hiriburuan, Bogotan nabaritu du astindua. Medellinen ere nabaritu da astindua eta baita Venezuelan, Ekuadorren eta Panaman ere.
Huelvako Niebla inguruan piztutako suteak kontroletik kanpo jarraitzen du, 20.000 hektarea kiskali ostean
Huelvako baso sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute suhiltzaileek. Niebla inguruan piztutako garrek aurrera jarraitzen dute eta dagoeneko 20.000 hektareako eremua kiskali dute. Ehunka lagun atera behar izan dituzte etxetik.
Donostiako Piraten Abordatzearen unerik onenak
Ehunka gaztek osatu dute piraten abordatzea, Donostiako portutik Kontxako hondartzaraino. Ontzi batzuk uretara sartu eta berehala hondoratu dira, baina beste batzuk jai giroan iritsi dira helmugara, eta, tradizioak dioen bezala, ez dira falta izan bandera piratak eta baimendutako 'ontzien lapurreta'.
Gasteizko alkateak barkamena eskatu dio Zeledoni, Andre Maria Zuriaren balantzean politika eta jaiak nahastu izana kritikatu ostean
Akats bati egotzi dizkio bere hitzak, eta babesa adierazi dio Iñaki Kerejazuri, baita 1976ko martxoaren 3ko biktimei ere.
Bizkaitar bat atxilotu dute Donemiliaga Kukulan hainbat neskaren ustezko jazarlea izatea egotzita
Lau salaketa jarri dira haren aurka, eta beste lau ere aurkeztea espero da, egun batzuk lehenago izandako antzeko gertakariengatik.
ONCEk eta Jaurlaritzak LightSound gailua aurkeztu dute, ikusmen-urritasuna duten pertsonek eklipsea 'entzun' ahal izateko
Gailu iraultzailea da, itsuek edo ikusmen-arazoak dituztenek fenomeno astronomikoa esperimentatu dezaten. LightSound du izena, eta eguzki-argiaren intentsitatea denbora errealeko soinu bihurtzen duen aparatua da.
Eklipsea ikusteko planik gabe? Adi ekitaldi historiko honetaz gozatzeko proposamen hauei
Aukera zabala dugu Euskal Herrian: itsasotik, mahasti batetik edo gure gailurretatik nahiz gidatutako behaketa batean teleskopioz, besteak beste, ikusi dezakegu abuztuak 12ko eklipsea.
Gasteizko tranbia ez da erdigunetik ibiliko irailera arte
Alaba Jeneralaren eta Independentzia kaleen urbanizazio-obrek eragin dute mozketa; bertan, besteak beste, zoladura homogeneoa jarriko da, bideen zati bat berriztuko da eta hainbat konponketa egingo dira.
Eguzki-eklipse osoen inguruko lau sekretu txundigarri
Ba al zenekien Antzinako Grezian eklipseek iragartzen zuten mekanismo bat zutela? Eta eklipseek iraungitze-data dutela? Eklipseen inguruko bitxikerietako batzuk bildu ditugu hemen.