Pablo Ibarren auziko epaileak erabaki du lekuko berria nor den isilpean gordetzea
31 urte bete dira gaueko klub baten jabea eta bertako bi langile hil zituztela. Hiru hilketen egiletzat Ibar jo zuten, eta horren errua egotzita biziarteko kartzela zigorrera kondenatu zuten. Hala ere, berak errugabea dela dio.
Pablo Ibar errugabea dela dioen lekuko berri batek euskal jatorriko preso estatubatuarraren egoera aldatu dezake. Orain, Ibarren auziko epaileak erabaki due lekuko berria nor den jakitera ez ematea.
Andres Krakenberger Pablo Ibar Epaiketa Justua elkartearen bozeramaileak azaldu du kasuari buruz azaleratu berri den informazioa.
Aipaturiko lekukoak krimen hartako benetako egileak diren bi pertsona identifikatu dituela dio, eta horrek errugabetu egingo luke Ibar. Gaur-gaurkoz, biziarteko kartzela zigorra betetzen ari da, 1994an Floridan, gaueko klub baten jabea eta bertako bi langile hiltzea leporatuta.
31 urte igaro dira hilketa horietatik eta Ibarrek hasieratik esan du errugabea dela.
Ibarren defentsak esperantza handia du lekuko horretan jarrita. Testigantza emateko prest dagoen pertsona hori beraiekin harremanetan jarri da, hilketaren benetako egileak beste bi pertsona izan zirela berri emateko.
Lekuko berria Ibarrek ezagutzen ez duen pertsona bat da, gaur egun hirugarren herrialde batean bizi da (ez Ameriketako Estatu Batuetan, ez Espainian) eta ez du inoiz zigortuarekin hitz egin.
Testuinguru horretan, kasua daraman epaileak erabaki du lekukoa nor den ez ezik, ustezko bi egileak nor diren ere isilpean gordetzea, defentsak eskatu bezala. Aitzitik, Fiskaltzak izen-abizenak ezagutaraztearen alde egin zuen.
Orain epaileak erabaki behar du instrukzioarekin jarraitu ala defentsaren eskaria atzera bota. Lehenengo aukeraren alde eginez gero, lekuko berriari galdeketa egitea litzateke hurrengo pausoa.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.