Bizkaiko DYAko presidente ohiak epaiketan ukatu egin du erakundearen dirua desbideratu izana
Fernando Izaguirrek ziurtatu duenez, bere asmo bakarra Kataluniako osasun-garraioaren sektorean erakundearen jarduera indartzea zen, baina "dena alferrik izan zen".
Fernando Izaguirre DYAko presidente ohia, epaiketaren lehen egunean. Argazkia: EFE
Fernando Izaguirre Bizkaiko DYAko presidente ohiak epaiketan ukatu egin du gobernuz kanpoko erakundearenak ziren 4,7 milioi euro bereganatu izana. Are gehiago, epailearen aurrean adierazi du bere asmo bakarra Kataluniako osasun-garraioaren sektorean DYAren jarduera indartzea zela, baina "dena alferrekoa" izan omen zen.
Bizkaiko Auzitegian egiten ari diren epaiketaren bigarren saioa Izaguirreren deklarazioarekin hasi da, eta, ondoren, haren bazkide Juan Diego Gallardoren txanda izango da. Biei ala biei administrazio desleiala eta merkataritza-dokumentuak faltsutzea leporatzen diete.
Izaguirrek azaldu duenez, ez daki "ezertxo ere" kontabilitateari buruz, eta DYAk biltzen zituen 5 milioiko funtsak langile bati eskualdatu zizkion.
Epaiketaren lehen egunean, Santiago Gonzalok —Izaguirrek presidente izateari utzi zionean zuzendari kargua hartu zuenak— nabarmendu zuen GKEaren abokatuak ustezko irregulartasunak agerian uzten zituen "paper sorta bat" eman ziola, eta "desoreka hori" argitzeko "forentse finantzario" bat kontratatu behar izan zuela.
Javier Lizek, 2021etik gobernuz kanpoko erakundearen gerentea izan zenak, bere aldetik, adierazi du elkartearen egoera ekonomikoa "kezkagarria" zela, eta higiezin guztiak hipotekatuta zaudela eta 5 milioi baino gehiago eman zizkiola maileguan filial bati.
Zure interesekoa izan daiteke
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.