Mamdanik hauteskundeak irabazi ditu New Yorken eta "gizadiarentzat hobea den egun baten egunsentia" agindu du
Zohran Mamdani demokrata New Yorkeko historiako lehen alkate musulmana izango da, botoen % 50 baino gehiago eskuratuta. "Hiri berpiztu bat" gidatuko duela eta "islamofobia eta antisemitismorik gabe" denontzat gobernatuko duela agindu du.
Zohran Mamdanik historia egin du New Yorken. Demokratak, jatorri ugandarra eta etorkinen semea, alkatetzarako hauteskundeak irabazi ditu botoen % 50,4rekin. Garaipenaren hitzaldian, milaka jarraitzaileren aurrean, Eugene V. Debs hautagai sozialista aipatu du: "Gizadiarentzat hobea den egun baten egunsentia ikus dezaket".
Mamdanik eskerrak eman dizkie "taxilariei, amona mexikarrei, langileei" eta haien gurasoei "gaur egun den gizona egiteagatik", eta langileen eta belaunaldi berrien papera aldarrikatu du, horiei eskaini baitie bere garaipena. "Itxaropenak bizirik dirau. Langileek argi utzi dute etorkizuna euren esku dagoela", adierazi du, "New York argia izango dela iluntasun politikoaren une honetan".
Alkate berriak urtarrilaren 1ean hartuko du kargua, eta berretsi du "guztien alkatea" izango dela, juduen eta musulmanen alkatea barne, eta diskriminazio mota guztiak atzean uzteko deia egin du. "Goizero jaikiko naiz, hiria aurreko egunean baino leku hobea izan dadin zuentzat", agindu du.
Bere hitzaldian, Donald Trump AEBko presidenteari ere erantzun dio, "komunista" izatea egotzi baitio eta demokratak irabaziz gero diru federala murriztearekin mehatxatu baitu. "Trump, badakit entzuten ari zarela. Igo bolumena. Gutako edozeinengana iristeko, gugandik pasatu beharko du", ohartarazi du.
"Gaztea, musulmana eta sozialista demokrata naiz, eta ez dut barkamenik eskatu behar horregatik", esan du Mamdanik, eta gogorarazi du New York "migranteen hiria izaten jarraituko duela, etorkinek eraikia eta, hemendik aurrera, etorkin batek gidatua ".
Behin-behineko emaitzen arabera, Mamdanik botoen % 50,4 lortu ditu, Andrew Cuomo ( % 41,6) eta Curtis Sliwaren ( % 7,1) aurretik, eta hiriko alkaterik gazteena izango da 1892tik.
Zure interesekoa izan daiteke
Zibererasoa egin diete Belgika eta Suediako dozenaka supermerkatutako hozte-sistemei
Trumpek Kongresuaren kontrola izango du jokoan agintaldi erdiko hauteskundeetan
Bi petrolio ontzi gehiagok egin dute itsas minekin talka Ormuzen, Iranen arabera
Iliana Yotova hautagai errusiazaleak irabazi ditu Bulgariako presidentetzarako hauteskundeak
Hegazkin pribatu bat Palm Beacheko etxe-gune batean erori den unea
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte