Espainiako Estatuak asilo eskaeren % 5 soilik onartu zituen iaz
Estatu espainiarrean asiloa eskatu zuten 20 pertsonetatik batek lortu zuen iaz bere helburua, eta beste 100.000 pertsonak erantzunaren zain jarraitzen dute. Espainian asilo eskaeren % 5 onetsi ziren; Europan, batez beste, % 33.
Datorren igandean ospatuko den Errefuxiatuen Mundu Egunaren baitan, urteroko txostenaren berri eman du CEAR Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeak.
Alemaniaren eta Frantziaren atzetik, Espainia izan da asilo eskari gehienen ebatzi dituen Europar Batasuneko herrialdea. Guztira, 116.614 eskari ebatzi ditu, 2019an halako bi, eta 2018an baino ia hamar aldiz gehiago. Hauek dira eskatzaile gehien izan dituzten autonomia erkidegoak: Madril (33.871), Katalunia (9.614), Andaluzia (9.254), Valentzia (9.060) eta Kanariak (3.983).
Iaz % 25 jaitsi egin zen Espainian babesa eskatu zuten pertsonen kopurua: 118.264tik 88.762ra. Hala ere, adingabeen artean % 4 hazi dira eskaerak.
Bestalde, bizileku baimena eskuratu nahi dutenen kopurua ere handitu egin da. Iaz, 41.000 pertsonari eman zien baimena Espainiak eta horietatik gehienak venezuelarrak ziren.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.