KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko diskotekak uztailaren 9an irekiko dituzte, maskara beharrik gabe

Edukiera % 75ekoa izango da barnealdean eta % 100ekoa kanpoan, eta proba negatibo bat edo txertaketa-ziurtagiri bat aurkezteko baldintzarekin zabalduko dituzte.
Diskoteka bat hutsik
Diskoteka bat hutsik.

Frantziako Gobernuak astelehen honetan iragarri duenez, diskotekak ia hiru aste barru irekiko dituzte berriro, uztailaren 9an, maskararik gabe, % 75eko edukierarekin barnealdeetan eta % 100eko edukierarekin kanpoaldean, baina proba negatibo bat edo txertaketa-ziurtagiri bat aurkezteko baldintzarekin.

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bilera egin du astelehen honetan Eliseo Jauregian, gaueko aisialdiaren sektoreko ordezkariekin, 15 hilabeteko itxieraren ostean lokalak berriro irekitzea eskatzen baitzuten.

Frantziako 1.600 diskoteketatik 152 behin betiko itxi zituzten 2021eko martxoaren amaieran, finantza arazoak zirela eta, eta % 25ek osasun protokoloa betetzeko arazoak dituzte, batez ere aireztapen sistemagatik, sindikatuen arabera.

Gainera, kontzertuak ekainaren 30ean itzuliko dira Frantziara. Kasu horretan ere edukiera % 75ekoa izango da barnealdean eta % 100ekoa kanpoan.

Ikusleak 1.000 baino gehiago badira, txertaketa osoa egiaztatzen duen osasun-ziurtagiria (dosi bat edo bi, gaixotasuna igaro den ala ez kontuan hartuta) edo test negatiboa eskatuko da, baina jada ez da derrigorrezkoa izango maskara erabiltzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X