Genero indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, eta beste bat ikertu, sexu-abusuak egotzita

Udalak gertatutakoa salatzeko elkarretaratze bat deitu du biharko, ostirala, Okendo plazan. Eraso matxistak astelehenean eta asteartean jazo ziren.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du Lasarte-Orian, joan den astelehenean, ekainak 28, herriko emakume batek jasan zuen sexu-abusuaren erantzulea delakoan. Halaber, beste gizon bat ikertzen ari dira, Gipuzkoako udalerri horretan hurrengo egunean izandako sexu-erasoaren egilea izan daitekeelakoan.

ldo horretatik, Lasarte-Oriako Udalak gertatutakoa salatzeko elkarretaratze bat deitu du biharko, ostirala, Okendo plazan.  Egun horietan, San Pedro jaiak ospatu ohi dira udalerrian, vaina aurten, iaz bezala, Udalak bertan behera utzi ditu ospakizunak, covid-19ak eragindako egoera dela eta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, joan den astelehenean, ekainak 28, Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen, emakume batek salatutako sexu-abusuaren erantzulea delakoan.

Udalerrian astebetean izandako bigarren eraso matxista, beste neska batek salatu zuen. Hurrengo egunean, asteartean, gertatu zen. Ertzaintzak atzo, ekainaren 30ean, eginbide batzuk ireki zizkion ikertu gisa beste gizon bati, baina ez dute atxilotu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X