Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Nijarreko istripuko kamioilariari, fidantzarik gabe

Istripua astelehen goizean jazo zen, kamioi batek eta lau pertsonak okupatutako auto batek talka egin zutenean; horietako bi hil egin dira: Maria Zandio Zorrilla, Nafarroako Ospitaleko asistentzia-zuzendaria, eta Francisco Javier Perales Liberal, haren senarra, foruzaina.

Almeriako Instrukzio Epaitegiak behin-behineko espetxealdia, komunikatua eta fidantzarik gabea, ezarri dio astelehenean atxilotutako kamioilariari. Andaluziako Justizia Auzitegi Nagusiko iturriek jakitera eman dutenez, ibilgailu motordunak zuhurtziagabekeriaz gidatzeagatik eta lesioak eragiteagatik ikertzen ari dira gizonezkoa.

Istripua astelehen goizean gertatu zen Nijar eta San Isidro lotzen dituen AL-3180 errepidean, kamioi batek eta lau pertsonak okupatutako auto batek talka egin zutenean. Hildakoak Maria Zandio Zorrilla Nafarroako Ospitaleko  asistentzia-zuzendaria eta, haren senarra, Francisco Javier Perales Liberal foruzaina dira. Bien seme adingabeak, aldiz, ZIUn daude.

Larrialdietako langileak bertaratu zirenean, emakumea hilda zegoela eta gizona eta bi adingabeak zaurituta zeudela egiaztatu zuten, eta Almeriako Torrecárdenas Unibertsitate Ospitalera eraman zituzten. Larrialdietako zerbitzuek artatu zuten aita, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X