Murchanteko krimena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espetxera bidali du epaileak Murchanteko ustezko hiltzailea

Hilketa delituaz (15-20 urteko espetxe-zigorra) gain, ondarearen aurkako bi delitu, kautelazko neurria urratzea eta bide segurtasunaren kontrako beste bat leporatu dizkiote, gidabaimenik gabe gidatzeagatik.
18:00 - 20:00
Murchanteko ustezko hiltzailea espetxera bidali du epaileak

Maria Pilar Berrioren ustezko hiltzailea Donostiako Lurralde Auzitegira eraman dute gaur goizean, eta zaintzako epailearen esku utzi dute. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, deklarazioa hartu ostean, atxilotutakoa espetxeratzeko agindu du epaileak. Martuteneko kartzelan sartu dute, harik eta Tuterako Epaitegiak Murchanteko hilketaren kasua bere gain hartu arte.

Iturri judizialek zehaztu dutenez, hilketa delituaz (15-20 urteko espetxe-zigorra) gain, ondarearen aurkako bi delitu, kautelazko neurria urratzea eta bide segurtasunaren kontrako beste bat leporatu dizkiote, gidabaimenik gabe gidatzeagatik.

Donostiako epaitegiak auzia Tuterako guardiako epaitegiaren esku uztea espero da orain. Hark indarkeria matxista krimena izan ote den zehaztu beharko du, eta hala izatekotan auzia hirugarren epaitegi baten esku geratuko litzateke.

Murchanteko hilketaren susmagarria biktimaren koinatu ohia da eta aurrekari penalak ditu. Ostegunean atxilotu zuten Donostian, ihesean 30 ordutik gora egon ostean. Gros auzoko ile-apaindegi batean atzeman zuten, itxuraz aldatu nahi zuenean.

Ihesaldian ibilgailu bat lapurtu zuen Donostiako tailer batean, Ertzaintzaren bereizgarririk gabeko auto bat, hain justu ere. Ertzaintzak izapideak ireki ditu bere kontra lapurreta horregatik eta Euskal Autonomia Erkidegoan beste deliturik egin ote duen ikertzen ari da.

Atxiloketaren unetik hasita, Ertzaintzak 72 orduko epea zuen susmagarria Foruzaingoaren esku uzteko –Foruzaingoaren ardura da Murchanteko hilketa argitzea- edo epaitegira eramateko. Kasu horretan, epaileak bi aukera izango lituzke: atxilotua Tuterako epaitegiaren esku uztea –berari baitagokio hilketa ikertzea- edo espetxean sartzeko agindua ematea.  

Foruzaingoak ikerketarekin segitzen du

Bien bitartean, Foruzaingoko Polizia Zientifikoa lanean ari da atxilotua Murchanten egon zela frogatzen duten aztarnak eta frogak biltzeko, eta, horretarako, biktimaren eta susmagarriaren autoak dituzte, baita kamerek grabatutako irudiak ere.

Kasu honetan, hildako emakumearen semeek, 9 eta 5 urte dituztenak, gertaeren bertsioa eman dezakete. Izan ere, autoan zeuden amarekin, erasotzaileak labankadaz hil zuenean.

Era berean, biktimaren hilotzari egindako autopsiaren emaitzen zain daude.

Bestalde, Maria Pilar Berrioren hileta atzo eguerdian egin dute Monteagudon, bere familiaren herrian, eta udalerri horretan hobiratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X