Zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek identifikatu zuen Murchanteko ustezko hiltzailea, Erkorekaren hitzetan
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak argitu duenez, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek identifikatu zuen Murchanteko ustezko hiltzailea, eta horri esker, handik gutxira atxilotu zuten Donostian bertan. "Agenteak Gros auzoko taberna batetik ateratzen ikusi zuen, lankideei berri eman, eta haren ostetik joan zen", erantsi du.
Segurtasun sailburuaren hitzetan, ustezko hiltzaileak "pintxo bat eta whisky bat" eskatu zituen tabernan, "pasadizoa pertsona horren profilaren adierazle da", Erkorekaren aburuz. Taberna horretatik ile-apaindegi batera joan zen gizona "bere itxura aldatzeko asmoz". Sailburuak azpimarratu duenez, "oso garrantzitsua zen pertsona hori lehenbailehen bilatzea, horrek itxura aldatuz gero, ilea moztu eta bizarra kendu eta horrelako harrera sare batekin kontaktuan jarriz gero, posible zelako denbora luze batean desagertzea. Zailagoa izango litzateke topatzea".
Erkorekak esan du "antza denez" biktimak eta ustezko hiltzaileak bikote harremana izan zutela. "Hala balitz, genero indarkeriaren delitu bat izango litzateke, bete-betean, eta hilketa egiteko erabilitako modua ere bereziki nazkagarria izan zen, gainera" (seme-alaben aurrean hil zuen emakumea), adierazi du.
Azkenik, lehen lehendakariorde ere badenak Ertzaintza zoriondu du operazio honetan egindako lanagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur hasiko da Lukas Agirre hernaniar gaztearen hilketa argitzeko epaiketa
2022ko Gabonetan gertatu zen krimenaz akusatuta, hiru pertsona eseriko dira aulkian: hilketaren ustezko egilea, beharrezko laguntzailea (hiltzaileari labana eman ziona) eta krimena estali zuen neska bat. Gaur osatuko da herri-epaimahaia eta astelehenean hasiko dira deklarazioak. Fiskaltzak eta akusazioak 22 eta 25 urte arteko kartzela-zigorra eskatzen dute.
Albiste izango dira: Duranako ikasturte amaierako bidaia, hantabirus agerraldia gurutzaontzian eta Igorren loteriaren saria kobratu ez dutenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Dagoeneko 107 dira Arratiko Zekorrak taldeak saldutako loteria txartelen auzian salaketa jarri duten herritarrak
Behar baino 225 partaidetza gehiago saldu zituela aitortu du Arratiko Zekorrak errugbi taldeak. 2,2 milioi euroko zuloa dago, saritutako txartel bakoitzari 9.600 euro dagozkio eta. Kaltetuak plataforma batean elkartzekotan dira.
Arratiko Zekorrak taldeak saldutako loteria txartelen auzian kaltetutakoen artean ziurgabetasuna eta haserrea da nagusi
Igorreko errugbi klubari loteria-partaidetzak erosi eta Gabonetako zozketan sarituak gertatu ostean, dagozkien diru-kopurua jaso ez duten kaltetuek haserre eta ziurgabetasun handiz bizi dute egoera. Dagoeneko salaketak jarri dituzte, eta gehienek uste dute iruzur egin dietela.
Duranako Ikasbidea Ikastolako ikasbidaia batean hainbat neskari edalontzietara droga bota zieten ikertzen ari dira
EITBk jakin ahal izan duenez, Mediterraneoan barrena gurutzaontzi batean bidaiatu zuten gazteek, eta barkutik bertatik gazteek familiei egindako deiek piztu zituzten alarmak. Uste dute hainbat neskei edarira substantziaren bat bota zietela.
Guardia Zibilak berretsi du Maialen Mazonen arrisku egoera "muturrekoa" zela
Maialen Mazonen hilketa argitzeko epaiketaren laugarren egunean, ustezko hiltzailearen amak deklaratu du. Adierazi du semea "egoera normalean" ez dela halakorik egiteko gauza.
"Kuadrilla" kartelak iragarriko ditu 2026ko sanferminak
Marta Garatea artista iruindarraren artelanak festako uneak eta pertsonaiak uztartzen ditu, kolore bero eta bizien bidez. Kartela herri-bozketaren bidez aukeratu dute, eta inoizko parte-hartzerik handiena izan da: 10.000 boto baino gehiago jaso ditu.
24 partidako zigorra ezarri diote futbol-jokalari bati epaileari eraso egiteagatik, Nafarroan
Erasoa pasa den asteburuan gertatu zen, CDA Rotxa eta UD Mutilvera C taldeek jokatutako gazte mailako futbol partidan.
Adimen artifizialarekin sortutako irudi sexualizatuak debekatu ditu Europar Batasunak
Irudi sexualizatuak nahiz haurren kontrako sexu-abusuekin lotutako edukiak sortzeko helburu bakarra duten adimen artifizialeko sistemak debekatu egingo dira 2026ko abenduaren 2az geroztik. Grok X sare sozialeko AAko tresnak sortutako ika-mikaren ondoren adostu dute neurria.
'MV Hondius' ontziak Kanaria Uharteetara heltzeko egingo duen bidea, hemen
Hantabirus kasuak atzemandako itsasontziaren bidaia maiatzaren 9an iritsiko da Kanarietara, zehazki, Granadillako industria-portura. Hortik, tripulatzaileak Tenerife Hegoaldeko Nazioarteko aireportura eramango dituzte.