Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendakariak ez du baztertzen murrizketa gehiago ezartzea pandemia geldiarazteko

Egoerak okerrera egin duela-eta, lehendakariak esan du LABIren batzorde zientifiko-teknikoak proposa ditzakeen neurrien zain dagoela, egoki iritzitako erabakiak hartzeko.
18:00 - 20:00
Lehendakariak ez du baztertzen neurri murriztaile gehiago hartzea

Koronabirusak kutsatutakoen gorakada larriaren aurrean, Iñigo Urkullu lehendakariak esan du litekeena dela LABIko aholku-batzordeak, bihar bilduko denak, pandemia geldiarazteko neurri gehiago ezartzea erabakitzea. Horretarako, baina, batzorde zientifiko-teknikoak proposatutakoaren zain dagoela gaineratu du.

Beste 1583 kutsatu atzeman ziren atzo Euskadin, pandemia hasi zenetik gaur egunera arteko kopururik altuena. Horren harira, Urkulluk uste du koronabirusaren delta aldaerak "aurreikusi ezinezko" egoera eragin duela lurraldean. Izan ere, autonomia-erkidegoan, dagoeneko kasuen % 75 dira aldaera horri lotutakoak.

Hori dela eta, lehendakariak eskatu zion Pedro Sanchez Gobernuko presidenteari maskara derrigorrekoa izan dadila berriro ere une oro, eta neurriak har daitezela autonomiei "segurtasun juridikorako esparru nahikoa" emateko, hala nola gaueko mugikortasuna mugatu ahal izateko. Hala ere, Sanchezek ez du eskaera hori onartu.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X