Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Uztailean ohi baino eguzki ordu gutxiago izan dira ipar isurialdean, % 20 gutxiago hainbat lekutan

18:00 - 20:00
Uztailean ohi baino eguzki ordu gutxiago izan dira ipar isurialdean, % 20 gutxiago hainbat lekutan
Eguzki gutxi izan arren, normalean baino euri gutxiago bota du Euskal Herrian. Alabaina, uztaileko azken egunak udazken itxura ekarri du: euritsu, heze eta ilun. Udaren esperoan, herritarrak umore onez egiten ari dira aurre itxaronaldiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X