Tafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irteera operazioko bigarren eguna: trafikoa bere onera etorri da Araban

Goizeko lehen orduetan, zirkulazioa korapilatsua izan da Gasteizen eta Armiñonen.
Auto ilarak, Armiñonen
Auto ilarak, Armiñonen. EITB Mediaren artxiboko irudia

Udako irteera operazioko bigarren egunean, lau kilometroko auto ilarak egon diraArmiñonen, A-1 eta AP-1 errepideen arteko lotunean (Burgosko noranzkoan).

Gainera, goizeko lehen orduetan pilaketak izan dira N-622 eta A-1 errepideek bat egiten duten puntuan, Gasteizen.

Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakitera eman duenez, dagoeneko ez dago zirkulazio arazorik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X