Gehienezko edukiera % 40koa izango da futbol ligaren hasieran, eta % 30ekoa saskibaloikoan
Abuztuan, aire zabalean dauden estadioetako gehienezko edukiera % 40koa izango da; estadio itxietan, aldiz, % 30ekoa izango da gehienez. Hala adostu dute Lurraldearteko Osasun Batzordean, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia-erkidegoek.
Euskadi abstenitu egin da bozketan; izan ere, Jaurlaritzak zehaztu duenez, eskumena autonomia-erkidegoek dute, kirol-ekitaldietako aforoei dagokienez. Gaur egun indarrean dagoen dekretuaren arabera, EAEn, 5.000 ikusletik gorako edukiera duten estadioetan, gehienezko aforoa % 20koa da; Nafarroan, aldiz, % 33koa da. Asteazken honetan Lurraldearteko Osasun Batzordeak adostutakoa baino murritzagoak dira biak, beraz.
Hainbat gutxieneko jasotzen dituen akordioa da Batzordean hitzartutakoa, eta abuztuaren 13tik izango da indarrean, hau da, futbol liga hasten denetik, hilaren 29ra arte. Une horretan, Espainiako Gobernua eta autonomia-erkidegoetako gobernuak berriro batzartuko dira, ehuneko horiek aldatu behar ote diren aztertzeko, Carolina Darias Osasun ministroak iragarri duenez. Murrizketa horiek orduan aztertuko dituzte berriro.
Horrez gain, kirol-ekitaldietako ikusleek ezingo dute ez jan ez edan (ura izango da salbuespena), ezta tabakorik edo eratorritako produkturik erre ere; ikusleak mailaka sartu beharko dira, une oro musukoa jantzita dutela, eta metro eta erdiko tartea zaindu beharko dute. Horrez gain, ez da sarrerarik salgai izango; hala, bazkideak edo abonatuak bakarrik sartu ahalko dira estadioetara.
Joan-etorriak kontrolatzea
Gehienezko edukiera horiek ezarrita, etxetik kanpo jokatzen duten taldeen zaleen joan-etorriak kontrolatu nahi dituzte autonomia-erkidegoek eta Espainiako Gobernuak, Darias ministroak bileraren osteko prentsaurrekoan aitortu duenez.
Hori dela eta, autonomia-erkidegoei eta futbol eta saskibaloi klubei eskatu zaie abonatuek eta tokiko publikoak lehentasuna izatea estadioetara joateko eta, horrela, beren taldea hiritik kanpo ikusi nahi duten zaleen mugikortasuna saihesteko.
Era berean, dekalogo horren derrigortasunari buruz, Dariasek esan du akordioa Lurraldearteko Batzordeko kide guztiek aho batez adostu dutela, eta, horrenbestez, bete egingo dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilara luzeak Txorierri errepidean, Asua parean zazpi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortzen ari dira inguruan.
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.