Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik % 20an mantenduko du estadioen edukiera, egoera epidemiologikoa hobetu arte

Abuztuan jokatuko diren partidetarako gehienezko edukierak adostu zituen atzo Lurraldearteko Osasun Batzordeak: % 40koa futbol-estadioetan eta % 30ekoa saskibaloiko kantxetan, esparru itxiak baitira.
18:00 - 20:00
Euskadin, zelaietako aforoa % 20koa izango da, eta Nafarroan, berriz, % 33koa

Euskadik % 20ko gehienezko edukierari eutsiko dio futbol-estadioetan, Iñigo Urkullu lehendakariak uztailean sinatu zuen dekretuak hala aginduta. Arau horretan, covid-19aren hedapena saihesteko neurri berriak ezarrita daude, eta, besteak beste, edukierak murriztea aurreikusten ditu.

Iragan uztailaren 23an sinatu zuen dekretua Urkulluk, eta, zehazki, hiru egun beranduago sartu ziren indarrean edukierei buruzko neurriak. Murrizketak LABIko Aholku Batzordearen bileran erabaki ziren, eta Osakidetzaren Bizi Berri IV Planean aurreikusitakoaren arabera ezartzen dira.

Eusko Jaurlaritzak gogoratu duenez, abuztuan jokatuko diren partidetarako gehienezko edukierak adostu zituen atzo, asteazkenean, Lurraldearteko Osasun Batzordeak: % 40koa futbol-estadioetan eta % 30ekoa saskibaloiko kantxetan, esparru itxiak baitira.

Nolanahi ere, Euskadik estadioetan % 20ko edukierari eutsiko diola esan du Jaurlaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko egoera epidemiologikoa dela eta. Gehienezko jende kopuru hori ez da aldatuko epidemiaren intzidentzia hobetu arte, "oso altua" baita uneotan.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X